Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerrildoak

Etika Aplikatuko Zentroak aztertzen du pertsonek eta gizarte taldeek zelan ikusten duten aitortua duintasuna, gizartean eta politikan parte hartzeko gaitasuna indartua, justizia sozial eskaerak artatuak eta bakean bizi izateko eskubidea babestua. Helburua hau da: ezagutza sortzea eta eragile sozial, politiko eta ekonomikoei irizpide eta tresna baliagarriak ematea, dagozkien esparruetan erabakiak har ditzaten. 

Gaur egun, Etika Aplikatuko Zentroak arlo hauetan ikertzen du: 

 Diziplina arteko ikertzaile talde bat gara, Filosofia, Hezkuntza, Garapen Ikasketak, Soziologia, Ingeniaritza, Ekonomia, Psikologia eta Teologiako doktoreek osatua. Gure ikerketa jarduera, beraz, zeharkakoa da gizarte esparru eta diziplina akademikoetan.

Taldeak etika aplikatuaren ikuspegi berritzailea garatzen du. Botere dinamikak hainbat gizarte esparrutan aztertzen ditugu, baita zer desberdintasun edo gatazka eragiten dituen ere, eta alternatibak eraikitzeak zer baldintza eskatuko lituzkeen aztertzen du. Prozesu horien azterketa egiten dugu biktimen eta gizartean eta politikan kalteberatasun egoeran dauden taldeen ikuspegitik. Horretarako, giza eskubideak hartzen ditugu araudiko erreferentetzat.

Pentsamendu estrategiko partekatuko espazioak sortzen ditugu: ikaskuntza komunitateak. Espazio horietan, akademikoek eta profesional adituek solas egin eta batera elkarrekin hausnartzen dute, ikerketa berriak egiteko edo transferentziako zerbitzu zehatzak abian jartzeko bidea emango duten joera eta beharrak antzemateko.

Etika Aplikatuko Zentroak garatu dituen ikerketek nazioarteko ikuspegia dute, bai aztertzen dituzten gaiak, bai proiektuak garatzen dituzten herrialdeak kontuan hartuta. Herrialde horien artean, hauek aipatu daitezke: Kolonbia, Peru, Bolivia, Mexiko, Brasil, El Salvador, Serbia edo Estatu Batuak.

Nazioarteko ikuspegia nabari da nazioarteko elkarte eta sare akademikoen parte hartzean ere: Latin American Studies Asociation (LASA), Association of Moral Education (AME), Euroclio (European Association of History Educators) edo Red de Banca Ética.

 


Ikertaldea
 

Ikertzaile nagusia

  • Javier Arellano

Ikertzaile doktoreak

  • Angela Bermudez
  • Begoña Arrieta
  • Cristina Pena
  • Galo Bilbao
  • Gisela Redondo
  • Izaskun Sáez de la Fuente
  • Javier Martínez Contreras
  • Jonatan Caro
  • José Francisco Lanceros
  • Juan Pagola
  • Pedro Manuel Sasía
  • Xabier Riezu

Doktoregaiak

  • Ayala Maqueda
  • Cecilia Martínez
  • Iñigo Puertas
  • Jon Ona
  • Mónica Elices
  • Nuria González
  • Rodrigo Dal Borgo
  • Rodoljub Jovanovic

Ikertzaile emeritua

  • Xabier Etxeberria

Líneas de investigación