Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nor den nor?

 

Arellano JavierJavier Arellano Yanguas
Zentroko zuzendaria
javier.arellano@deusto.es
Etika Aplikatuko Zentroko irakaslea eta ikertzailea da. Garapen, baliabide natural eta gobernantza publikoari lotutako gaiak jorratzen ditu. Institute of Development Studies-eko (Sussex-eko Unibertsitatea) Garapeneko Ikaskuntzetako doktorea da eta ikastegi horretan lortu zuen Gobernantza eta Garapeneko Masterra ere. Horrez gain, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko agronomia ingeniaria, Deustuko Unibertsitateko Erlijio Zientzietako eta Teologiako lizentziaduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Garapeneko eta Lankidetzako aditu diplomaduna da.koizpen zientifikoa

 

Arrieta BegoñaBegoña Arrieta Heras
Irakaslea eta ikertzailea
b.arrieta@deusto.es

Deustuko Unibertsitateko Filosofiako doktorea da. Filosofia moraleko eta Etika aplikatuko irakaslea da. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Etika Aplikatuko Zentroko kidea da.. Comillas, Deustu eta Ramon Llull unibertsitateek batera eskaintzen duten Filosofia, Politika eta Ekonomiako Gradua koordinatzen du. .   
Ekoizpen zientifikoa

 

 Laura Belmonte Romillo 
Laura Belmonte Romillo
Zentroko idazkaria
laura.belmonte@deusto.es

Deustuko Unibertsitateko Zuzendaritzako Idazkaritzako unibertsitate diplomatua da. 1997tik 1998ra biltzar eta ekitaldien plangintza eta kudeaketa funtzioak bete zituen DUko Aisiako Ikaskuntzen Institutuan. 1998tik 2006ra Nazioarteko Harremanetako bulegoko idazkari izan zen, nazioarteko ikasleen eskariak kudeatzen. Ondoren, Unibertsitateko Hizkuntza Institutuko idazkaritzan aritu zen. 2015etik, Etika Zentroko taldekidea da, idazkari lanetan. 

 

Bermúdez AngelaÁngela Bermúdez Velez
Irakaslea eta ikertzailea
angeber@deusto.es

Une honetan, bake kultura iraunkorren eraikuntzan laguntzen duten hezkuntza eta pedagogia prozesuak ikertzen dihardu. Historiaren irakaskuntzak indarkeria politikoaren normalizazioan betetzen duen papera edo, alderantziz, indarkeria horren ulermen kritikoan duena interesatzen zaizkio. Hezkuntza esparru formalak (eskolak) eta informalak (museoak eta memoriarako espazioak) aztertzen ditu. Harvardeko Unibertsitateko Hezkuntzako Graduondokoen Eskolan egin zuen doktoregoko tesia.  Ekoizpen zientifikoa   

Bilbao GaloGalo Bilbao Alberdi
Irakaslea eta ikertzailea
galo.bilbao@deusto.es
Filosofia eta Teologiako lizentziatua eta Teologiako doktorea da. Laikoa, pastoraltza zereginetan dihardu Bilboko Elizbarrutian, eta Bake eta Adiskidetze arloko arduraduna da. Etikako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Ingeniaritza Fakultateko Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaia ematen du eta Etika Aplikatuko Zentroko kidea da. Bilboko Teologia eta Pastoraltzako Elizbarrutiko Institutuko kidea da. Euskadin bakearen aldeko hainbat ekimenetan hartu du parte: Bakearen aldeko Koordinakundea eta Bakeaz, baita ‘Biktimak hezitzaile’ eta ‘Glencree’ bezalakoetan ere. Ekoizpen zientifikoa   

 

Caro JonatanJonatan Caro Rey
Irakaslea eta ikertzailea
jonatan.caro@deusto.es

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Filosofiako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Eliz Ikasketetako eta Filosofiako lizentziatua da. Filosofia: sarrera (Teologia Fakultatea) eta Gizarteko eta lanbideko etika (Zuzenbide eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateetan) irakasgaietako irakaslea da. Deusto Campus Kultura koordinatzen du eta Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaritza taldean laguntzen du. Gizarte globalizatu eta posmodernoetan identitateak zelan ulertzen diren ikertzen du.   Ekoizpen zientifikoa  

 

Borgo Dal RodrigoRodrigo Dal Borgo
Prestatzen ari den ikertzailea
rodrigo.dalborgo@deusto.es 

Doktoregoko tesia egiten dihardu enpresa multinazionaletako kultura etikoa sendotzearen inguruan. Gizarte komunikazioko eta Kazetaritzako diplomaduna da eta kazetari egin zuen lan São Paulon, Brasilen. Nazioarteko Harremanetako eta Diplomaziako Masterra du titulazio bikoitzarekin, Parisen egina. Ikerketako interes arloak hauek dira: gizarte zibilaren garapena, enpresako etika eta parte hartzeko metodologiak eta metodologia prospektiboak (scenario planning/strategic foresight).   Ekoizpen zientifikoa 

 

Elices Mónica 
Mónica Elices Zabala
Prestatzen ari den ikertzailea
monica.elices@deusto.es

Ingeniaritza Fakultateko Mekanika, Diseinu eta Industria Antolaketa Saileko irakaslea da. Lanbideko karreran eraikuntza, lankidetza eta irakaskuntza arloei lotuta aritu da. Doktoregoko ikerketa ‘Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak’ programaren barruan egiten ari da, gai honen inguruan: herritarren partaidetza espazio publikoaren diseinuan. Ingeniari zibila da Nanteseko École Centrale-n (Frantzia) eta Mondrago Unibertsitateko Mekanikako ingeniari tekniko industriala.

 

Elzo Cristina 
Cristina Elzo Azkunaga
Graduondokoetako idazkaria
cristina.elzo@deusto.es

Idazkaritzako ikasketak egin zituen Centro Vasco de Nuevas Profesiones erakundean. Administratibo lanetan aritu da hainbat enpresa pribatutan, bezeroen arretan, sare komertzialaren kudeaketan eta jarraipenean eta kontabilitate saileko laguntza lanetan. 2012tik, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko idazkari lanetan ari da, zenbait masterretan laguntzen, Gizartea eratzeko Etikako Masterrean, besteak beste.

 

Gonzalez Nuria 
Nuria González Rubio
Prestatzen ari den ikertzailea
nuriagonzalez@deusto.es

Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatua da, Psikologian espezializatua Deustuko Unibertsitatean. Enpresen Administrazioko Master batekin (Wayne State University) eta Nazioarteko Teoria Politikoko Master batekin (Edinburgoko Unibertsitatea) osatu zuen prestakuntza. Ekintza humanitarioan aritu da, proiektuak eta taldeak koordinatzen nazioarteko GKEetan, hondamendiak jasan dituzten herrialdeetan. Gaur egun, etika eta ekonomia digitalari buruzko doktoregoko tesia prestatzen ari da eta Directica-ko partaidea da.

 

Lanceros PatxiPatxi Lanceros Méndez
Irakaslea eta ikertzailea
patxi.lanceros@deusto.es

Filosofia politikoko eta Gizarte eta Kultur Antropologiako irakaslea da. Irakaskuntza eta ikerkuntza karrera zabala du. Hainbat argitalpen egina da aldizkari eta elkarlaneko liburuetan. Hona hemen azken aldiko liburuetako batzuk:‘Política mente. De la revolución a la globalización; Fuera de la ley. Poder, justicia y exceso; Orden sagrado, santa violencia; El robo del futuro. Violencias, miedos, crisis.  Ekoizpen zientifikoa

 

IMAGES CEA Llorente Javier
Javier Llorente Mingo
Kudeatzaile ekonomikoa
javier.llorente@deusto.es

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da. Nazioarteko Laguntza Humanitarioko diplomadun espezialista. Sei urtetan Erdialdeko Amerikan lankidetzan aritu da, batez ere Guatemalan, garapenerako eta ekintza humanitarioko proiektuak kudeatzen. GGKEen Finantza Sailetan ere lan egin du. Estatu eta nazioarteko proiektu eta diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen da.  


 

Maqueda Ayala 
Ayala Maqueda Aldasoro
Prestatzen ari den ikertzailea
ayala.maqueda@deusto.es

Giza Zientzietako graduduna da, Filosofiako eta Erlijioen Historiako Aipamena duena, eta Deustuko Unibertsitateko Gizartea eratzeko Etikako Masterreko tituluduna. Gaur egun, Giza Eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktorego programa egiten dihardu. Doktoregoko tesia emakumeen mugimenduen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako erakundeen arteko harremanen ingurukoa da, gizartean kontuak ematearen ikuspegitik, genero arloa kontuan hartuta.   

 

Martinez Arellano Cecilia

Cecilia Martínez Arellano
Prestatzen ari den ikertzailea. Etika Aplikatuko Zentroko transferentzia taldeko kidea
martinez.cecilia@deusto.es

Zaragozako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako tituluduna da eta Deustuko Unibertsitateko Gizartea eratzeko Etikako masterra. Doktoregoko ikasketak eta Deustuko Unibertsitateko Izaera eta Misio arloko lana bateratzen ditu. 2017ko apiriletik Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria da. Doktoregoko tesian, erakundeetako partaidetza prozesuak aztertzen ditu konpromisoa eta erakunde koherentzia balio etiko eta sozialekin sustatzeko.


 

 
Martinez Contreras JavierJavier Martínez Contreras
Irakaslea eta ikertzailea. Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaiko koordinatzailea.
javier.contreras@deusto.es

DUko Filosofiako lizentziatua eta doktorea da eta Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko Erlijio Zientzietako lizentziatua. Filosofiaren historia eta Etikako irakaslea eta Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea. Egonaldiak egin ditu Tubingako Unibertsitatean, Coimbrakoan eta Berlineko Freie Universität-en eta Institut M.-D. Chenu-ko Wissenschaftlicher Mitarbeiter erakundean. Gizarteko eta lanbideko etikako irakasleak koordinatzen ditu. Etika politikoko eta Giza Eskubideetako gaietan ikertzen du.   Ekoizpen zientifikoa    



Ona JonJon Ona Sáenz
Prestatzen ari den ikertzailea
jon.ona@deusto.es

Deustuko Unibertsitateko Gizarteko eta lanbideko etika arloko eta Balioetan Hezteko moduluko irakaslea da. Teologia Fakultateko kidea da. Doktoregoko tesia egiten ari da Lehen Hezkuntzako irakasleen lanbideko etikaren inguruan. Filosofia eta Letretako eta Erlijio Zientzietako lizentziatua da eta Gizartea eratzeko Etikako masterra.  Ekoizpen zientifikoa

 

 


 Pagola CarteJuan I. Pagola Carte
Irakaslea eta ikertzailea
juan.pagola@deusto.es

Komunikazioko Graduko koordinatzailea. Erakundeetako komunikazioko, iritzi publikoko eta lanbideko etikako irakaslea da Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzietako lizentziaduna eta Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko doktorea da. Liburu hauek argitaratu ditu: Ética del profesional de la comunicación, Comunicación para el desarrollo: la responsabilidad en la publicación de las ONGD eta Proyectos de comunicación y Ética profesional para una comunicación como encuentro.  Ekoizpen zientifikoa

  

Pena CristinaCristina Pena Mardaras
Irakaslea eta ikertzailea
cristina.pena@deusto.es

Teologia eta Psikologia eta Hezkuntza fakultateetako irakaslea da eta Ignaziotar Pedagogiako Masterreko zuzendari akademikoa. Interes arlo hauek ditu: hezkuntza, narratibaren papera hausnarketa etikoan eta etikaren irakaskuntza. Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktoregoa egina da Deustuko Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Teologiako Batxilerra (Deustuko Unibertsitatea).   Ekoizpen zientifikoa   

 

 Puertas Iñigo 
Iñigo Puertas Paz
. 
Prestatzen ari den ikertzailea
in.puertas@deusto.es

Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideetako doktorea da. Enpresen eragina ebaluatzeko prozesuen aplikazioan dago espezializatuta. Directica-n laguntzen du, erakundeetako etikari buruzko aholkularitza eskaintzen. Aurretik, Gizartea eratzeko Etikako Masterra egindakoa da eta DUko Gizarte Laneko graduduna da. Lanbideko esperientzia du kalteberatasun egoeran dauden taldeak artatzen eta gizartean esku hartzeko politika publikoen aplikazioan.
 

 Gisela Redondo Sama


Gisela Redondo Sama
Ramón y Cajal ikertzaileal
gisela.redondo@deusto.es

Soziologiako doktorea eta Ramón y Cajal ikertzailea da. Lidergo dialogikoaren gizarte eragina ikaskuntza komunitateetan jorratzen duen ikerrildoan dihardu. Diziplina arteko ikuspegitik, Gizarte Lana bereziki txertatuz, hainbat ekarpen egin ditu kultura aniztasunaz, generoaz eta kooperatibismoaz, besteak beste. Azpimarratzekoa da ikerketaren gizarte eraginari buruzko nazioarteko proiektu eta argitalpenetako parte hartzea. Cambridge-ko Unibertsitateko Marie Curie Postdoctoral Fellow izan da.

 

Riezu XabierXabier Riezu
Irakaslea eta ikertzailea
xriezu@deusto.es

Gizarteko eta lanbideko etikako eta Globalizazioko irakasgaietako irakaslea da Unibertsitateko zenbait fakultatetan. Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaile den aldetik, etika publikoa eta kontuak ematea jorratzen ditu. Lehenago, erlijioaren soziologia, komunikazio eta migrazio esparruetan ikertu du. Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetako doktorea da; Migrazioak, gatazkak eta gizarte kohesioko masterra; Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatua eta Filosofiako lizentziatua da.   Ekoizpen zientifikoa    

 


Rodoljub JovanovicRodoljub Jovanovic
Prestatzen ari den ikertzailea
r.jovanovic@deusto.es

Doktoregoko ikaslea da Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko Gatazka eta Bakeari buruzko Kulturak ikertaldean. Aztergai nagusia hau da: gazteek zelan ulertzen dituzten azken aldiko gatazka biolentoak gatazka ondorengo gizarteetan. Taldeen prozesuak aztertzen ditu, historiaren irakaskuntzaren rola azpimarratuz, gatazken ondorengo gizarteetan. Belgradeko Unibertsitateko Psikologiako graduduna da eta Interdisciplinary Research and Studies on Eastern Europe (MIREES) masterra Bolonia eta Ljubljanako Unibertsitatean. Ekoizpen zientifikoa  

 

 Izaskun Saez de la FuenteIzaskun Sáez de la Fuente
Irakaslea eta ikertzailea. Etika Aplikatuko Zentroko titulazioen arduraduna
izaskun.sdelafuente@deusto.es

Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzietako doktorea da. Etika politikoa, indarkeria, genero ikuspegia eta kultura artekotasuna ditu ikergai. Gizarteko bizimodua eta norberaren aukera kritikoak eta Gizarteko eta lanbideko etika irakasgaiak ematen ditu Lan Harremanetako eta Zuzenbideko gradu bikoitzean eta Hizkuntza Modernoak eta Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketako graduetan. Gizartea eratzeko Etikako Masterra eta Erakundeen kudeaketa etikoko aditua zuzentzen ditu.  Ekoizpen zientifikoa     

 

Sasia Santos ManuelPedro Manuel Sasia Santos 
Irakaslea eta ikertzailea. Etika Aplikatuko Zentroko Transferentzia arloko koordinatzailea.
peru.sasia@deusto.es
Euskal Herriko Unibertsitateko Kimikako doktorea da, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, eta Etika Aplikatuko Zentroko kontseilukidea, Jakintzaren Transferentziako ildoko arduradun den aldetik. Ingeniaritza, EAZ eta Gizarte eta Giza Zientzietako fakultateetako gradu eta graduondokoetan irakasten du. Gizarteko eta lanbideko etika eta etika ekonomiko eta erakunde etikarekin lotutako gaiak ematen ditu. La empresa a contracorriente idatzi du, baita Banca ética y Ciudadanía eta La Perspectiva Ética ere, azken biak beste batzuekin batera.Ekoizpen zientifikoa