Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

Etika Aplikatuko Zentroak lau ezagutza arlotan ikertu, prestakuntza eskaini eta jakintza transferitzen du. Hona hemen lau arlo horiek:

Gure helburua da pertsonei eta erakundeei etengabe aldatzen ari den gizarteak dituen erronka etikoak antzematen, ulertzen eta horiek jorratzen laguntzea. Etika Aplikatuko Zentroak irizpide teorikoak eta gure ikertzaile taldeak zentroaren 25 urteko ibilbidean garatu dituen tresnak eskaintzen ditu.

Globalizazioa bezalako fenomenoen konplexutasun gero eta handiagoak beharrezkoago egiten du erreferentzia etikoak izatea, gizarte eta kultura aniztasuneko testuinguruetan mugitzeko. Gizartean hausnarketa etikoa egiteko gero eta eskaera handiagoa dago, eragile sozial, ekonomiko eta politikoen jarduna bideratzeko gai izango dena.

Horregatik, Etika Aplikatuko Zentroan, norbanakoaren jokaera aztertzeaz harantzago, erakunde mota desberdinek gizartean duten eraginari lotutako antolatzeko erak, politikak, arauak eta ideiak aztertzen ditugu.

Ikertu egiten dugu. Diziplina arteko talde batek ikertzeko duen ahalmena hartzen dugu oinarri, hausnarketa filosofikoa eta ikerketa soziala bateratzeko. Gure ikertzaileak Filosofia, Pedagogia, Soziologia, Ekonomia edo Ingeniaritza bezalako diziplinetatik datoz.

Elkarrekin lan egiten dugu. Gure ikuspegia praktikoa da. Emaitza aplikagarriak eskaini nahi ditugu. Horretarako, elkarlanean dihardugu erakunde ez-akademikoekin (enpresa, GKE edo administrazio publikoekin), gaur egungo erronka etikoak aztertzen. Egitura egonkorren bidez egiten dugu, ikaskuntza komunitate izenez ezagutzen ditugunetatik, partekatutako ezagutza elkarrekin sortzen dugula adierazteko.

Erraztu egiten dugu. Zentroaren transferentziako lerroak erakunde publiko eta pribatuen beharrizanei erantzun nahi die, Zentroaren lau espezialitate arloetan. Prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuen bidez egiten dugu.

Prestakuntza ematen dugu. Prestakuntza Etika Aplikatuko Zentroaren funtsezko zutabea da hasieratik. "Gizarteko eta lanbideko etika' irakasgaia" koordinatzen dugu Deustuko Unibertsitateko gradu eta master guztietan. 1000 ikasle baino gehiago dira urtero prestakuntza hori jasotzen dutenak. Esperientzia hori profesionalen prestakuntzara ere zabaltzen da, Gizartea eratzeko Etikako Masterrarekin (erdipresentziala) eta Erakundeen Kudeaketa Etikoko Adituarekin (% 100 online).

Zorroztasun akademikoa eta gizarte konpromisoa. Gure zereginetan etika arloko teoria eta eskola desberdinen elementu baliotsuak bateratzen ditugu, Deustuko Unibertsitatean ezaugarri dugun zorroztasun eta bikaintasun akademikotik abiatuta. Beti ere gizartea eraldatzeko ikuspegia izaten dugu, indarkeria sufritzen dutenen edo gizartean eta politikan baztertuak direnen ikuspegia erreferentzia harturik.

Zuzendaria

  • Francisco Javier Arellano Yanguas

Etika Aplikatuko Zentroko kontseilua

  • Francisco Javier Arellano Yanguas
  • Izaskun Sáez de la Fuente
  • Ángela Bermúdez Velez
  • Peru Sasia Santos 

 

Harremana

Non gaude?