Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Historia

Etika Aplikatuko Zentroaren jatorria “Gizarte Etikako Mintegian” dugu. 1993-1994 ikasturtearen hasieran jarri zen martxan mintegi hori, DUko Unibertsitate Egitasmoa garatzeko, giza duintasunaren euskarri diren balioen sustapenari dagokionez. 1996-1997 ikasturtea Xabier Etxeberria Mauleónen zuzendaritzapean egin zen, eta 2010. urtera arte ez zuen kargua utzi; orduan hartu zuen kargua José María Guibertek 2013ra arte.

Etika Mintegiak, bere lehen fasean, helburu izan zuen lanbideko etikako jakintzagaia sustatzea espezialitate guztietan eta irakasleen prestakuntza bermatzea –behar bezala ematen dela ziurtatzeko–.
Sortu zenetik, Etika Mintegiak etengabe sustatu zuen oinarri etikoa zuten gizarte gai eta arazoetan Unibertsitateak presentzia publikoa izatea. Horrela esku hartu du Etika Aplikatuko Zentroak indarkeria terroristaren eta bere biktimen, banka etikoaren, gizarte-erantzukizunaren edo desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko gaietan.

Ikerketako emaitzak zabaldu nahian, 1995-1996 ikasturtean, Etika Mintegiak bilduma baten sorrera bultzatu zuen, “Cuadernos de Ética” bildumarena, Unibertsitateko argitaletxeak berak plazaratuta.

Hasieratik, Mintegia estatu eta nazioarteko sareetan sartu zen nazio eta nazioarteko sareetan, UNIJES, AUSJAL, Metanexus, EBEN, FUCEn esaterako eta, azken horren bidez, Etikaren Europako Sarean. Baterako harremanak eta ekimenak bereziki sendoak izan dira Latinoamerikako unibertsitateekin. Hala, alde biko hitzarmenak sinatu ziren Monterreyko Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores (ITESM - Mexiko), Universidad Católica de Temuco eta Valparaisoko Universidad Católica erakundeekin.

2008an, Unibertsitateak Etikako Mintegiak ikerketan egindako ahalegina aitortu zuen, “Gizarteko Errealitateari Aplikatutako Etika” taldea ofizialki eratuz, barruan hiru ikerrildo zituela: etika soziala eta politikoa, erakundeen etika, kooperatibismoa eta ekonomia soziala eta solidarioa. Urrats hori ematean, Unibertsitateak taldearen ikerketaren kalitatea aitortu zuen. 2010ean onetsi zuen Eusko Jaurlaritzak taldea.

2009ko abenduan sortu zen Etika Aplikatuko Zentroa, eta, horrela, zentroak graduondoko programak diseinatu eta garatzeko aukera ireki zen, eta garrantzi gehiago ematen hasi zitzaion ikerketari eta jakintzaren transferentziari. 

EQUIPO CEA HISTORIA