Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Misioa eta balioak

Misioa

Etika Aplikatuko Zentroaren misioa justizia soziala, bakezko bizikidetza, pertsonen duintasuna eta bizitza sozial, politiko eta ekonomiko betea izateko eskubidea aztertu eta hori sustatzen duten praktikak (pertsonalak eta taldekoak) bultzatzea da.

Gure lanean hainbat ikuspegi bateratzen ditugu. Pertsonek, gizarte erakundeek, erakunde publikoek eta enpresek gutxieneko etiko batzuk errespetatu beharrari buruzko hausnarketa eta pertsonen eta gizarteen garapen osoa ekarriko duten aurrerapena ekarriko duten gizarte politikak eta praktikak sustatzea bateratzen ditugu. 

Hausnarketa etiko teorikoa eta gizarte prozesuei, horien esanahiari eta garapenean eta emaitzetan eragiten duten faktoreei buruzko analisi enpirikoa bateratzea da gure asmoa.

Pertsonen, gizarte eta enpresa erakundeen, instituzio publikoen eta zentro akademikoen sare zabal batekin lankidetzan betetzen dugu gure misioa, bai inguru hurbilean eta bai nazioarteko esparruan. Horrek egiten du gure jardunak tokiko, estatuko eta nazioarteko mailen arteko elkar-lotura jorratzea.  

Balioak

Dimentsio bikoitza: antolaketakoa eta pertsonala

Gure lana bideratzen duten balioak hauek dira: gizarte konpromisoa, bikaintasun akademikoa, talde espiritua eta parte hartzea. Balio horiek bi dimentsiotan definitu dira: antolaketa eta pertsona mailan. Horregatik, gure lana bideratzen dute, gure portaera, Etika Aplikatuko Zentroko partaide garen aldetik.

  • Konpromiso soziala: Testuinguru sozialerako erronka etikoak dakartzaten gaietan inplikatzen gara, kontzientzia sortzeko, laguntza errazteko, beste gizarte eragile batzuetan eragiteko eta haiekin batera lan egiteko.
  • Bikaintasun akademikoa: Aldaketa sozialetan egiten dugun ekarpena unibertsitate esparrutik egiten dugu, gizarte mailako errealitatearen analisia eta aplikazioa jorratzen diren zorroztasunetik.
  • Talde espiritua: Denen ongiarekiko konpromisoa dugu helmuga, talde kontzientzia sakonetik. Diziplinen eta eginkizunen arteko lankidetzaren, erantzukidetasunaren eta osagarritasunaren bidez betetzen dugu gure misioa.
  • Parte hartzea: Etika Aplikatuko Zentroko kide guztien inplikazioa sustatzen dugu erabakiak hartzeko barne prozesuetan, parte hartze horren mailak eta irismena argi definituz.

 Mision y valores