Euskal Gaiak Deustuko Unibertsitateak 2017ko martxotik aitortutako ikertalde bat da.
Taldearen helburua da egungo Euskal Herriko hizkuntzalaritza, literatura eta kultura gaietan sakontzea, diziplina arteko ikuspegitik eta ikuspegi konparatutik, bereziki pertsonen partaide-sentimendua eratzeko aldaketak ardatz harturik. Taldean historialariak, literaturako adituak eta kultura ikaskuntzetakoak eta hizkuntzalariak daude, euskaldunen identitatea ikertzeagatiko interesa partekatzen dutenak.