Taldeak hiru ikerrildo nagusi ditu:
1. Hizkuntzak, hiztunak eta identitateak: Hizkuntza, haren egitura, aldagaiak eta elkarreragina interesatzen zaizkigu, baita hiztunak, hizkuntzaren alde soziala eta hizkuntzak euskal identitatea(k) eraikitzen jokatzen duen papera.
2. Euskal identitate(ar)en formulazio, adierazpen eta errepresentazio politikoa: Identitate formulazioak testuinguru historikoetan eta liderren, alderdi politikoen, erakundeen, mugimenduen eta ideologien proposamen politikoetan.
3. Euskal identitate(ar)en kultur adierazpenak: Identitatea formulatzea era askotako testuinguru historiko eta geografikoetan, adierazpen eta errepresentazio kulturalen bidez: ahozko eta idatzizko literatura, musika, artea, zinea eta Internet.