Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakaskuntza eta ikerketa

2012/2013 ikasturtetik aurrera, eta Bolonia Planak ezarritakoaren arabera, galizierarekin lotuta hurrengo irakasgaiak eskainiko dira:

  • Segunda Lengua I: Gallego (6 credits)
  • Literatura Gallega (6 credits)
  • Historia, estructura y sociolingüística de la lengua gallega (6 credits)


Gainera, Galiziako Ikaskuntzen Katedrak galiziera ikastaroak antolatzen ditu edozein pertsonarentzat, unibertsitate-ko komunitateko kide izan zein ez. Izan ere, helburua galiziera eskuratu edo hobetzea baita, bai ahozko zein idatzizko konpetentzietan. Ikastaro hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoak zehaztutako hainbat mailatakoak dira, eta Galiziako Xuntak deitzen dituen CELGA azterketak prestatzera bereziki zuzenduak dira. 

Galizierako ikastaroa

Deustuko Unibertsitateko Galiziako Ikaskuntzen Katedrak, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politika Orokorreko Idazkaritzarekin batera, galizierako ikastaro bat antolatuko du 2018-2019 ikasturtean. Ikastaroak aurrez aurreko 70 ordu izango ditu eta azaroaren 12an hasiko da, 2019ko maiatzaren 15era arte.

Galizierako ikastaroaren helburua da ikasleek galizierako oinarrizko gaitasunak (ahozkoak eta idatzizkoak) jasotzea eta praktikatzea, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko A1 eta A2 mailekin homologatu daitezkeenak. Gainera, ikastaroa Celga azterketak prestatzera bereziki bideratuta egongo da. Azterketa horiek Galiziako Xuntak deitzen ditu urtero (http://www.xunta.es/linguagalega/celga).

Ikastaroa egin nahi dutenek irakaslearekin harremanetan jarri behar dute. Horretarako mezu elektroniko bat bidali beharko diote helbide honetara: ana.troncoso@deusto.es

  • Orduak: aurrez aurreko 70 ordu, astean ordu bat eta erdiko bi saiotan banatuta
  • Iraupena: 2018/11/12- 2019/05/15
  • Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20.00etara.
  • Ikastaroaren tasak: 300 €
  • Irakaslea: Ana Fernández Troncoso (Galiziako Ikaskuntzen Katedrako irakasle irakurlea). Bulegoa: 327 (tel.: 944 139 063, luz. 4921) 

Izena emateko eta kobrantzako prozedura

Ordainketa egin aurretik, izena eman nahi dutenek irakaslearekin jarri behar dute harremanetan: ana.troncoso@deusto.es

Matrikula  egiteko epea: 2018ko azaroaren 1etik 9ra. Matrikula egindakoan, ez da ordaindutakoa itzuliko.
% 10eko deskontua izango dute Deustuko Unibertsitateko langileek eta % 20koa, langabezian daudenek.

Aitorpena: ikastaroa amaitzean, ziurtagiri ofizial bat emango zaie ikasleei.
 

 

Harremanetarako