Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko abenduak 12Bilboko Campusa

“La situación de las personas LGBTI del Norte de Centro América con necesidades de protección internacional en México y Guatemala” ikerlanaren aurkezpena NBEn

“La situación de las personas LGBTI del Norte de Centro América con necesidades de protección internacional en México y Guatemala” ikerlanaren aurkezpena NBEn

Abenduaren 12an, New Yorkeko Nazio Batuen Erakundearen Aste humanitarioaren barruan, “La situación de las personas LGBTI del Norte de Centro América con necesidades de protección internacional en México y Guatemala” ikerlana aurkeztu zen. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko bi ikertzailek egin dute: Dolores Morondok eta Maite Blancok.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiar Agentziak agindu eta ACNURen laguntzarekin egin dute ikerlana, Errefuxiatuei buruzko Hitzarmen Globalaren ezarpenerako espainiar lankidetzaren barruan. Ikerlanak Guatemala eta Mexikoko kasu zehatzak hartzen ditu, nazioarteko babeserako beharra duten pertsonen harrera eta integraziorako erronka eta jardunbide egokiak aztertzeko, eta gomendio batzuk jasotzen ditu, baita egungo Eskualdeko Ekintza Plana (MIRPS izenez ezagutu eta Hitzarmen Globalaren eskualde mailako esperientzia pilotu bietako bat dena) hobetzeko gomendioak ere. 

Ikusi ikerlana