Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 03Claustro del Paraninfo

“Ikuspuntuak” Giza ezkubideei buruzko argazki erakusketa

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak, Kanadak Espainian duen Enbaxadaren eta Kanada Fundazioaren laguntzarekin, Ikuspuntuak argazki erakusketa jaso zuen, ekainaren 3tik 13ra. Winnipeg-eko Canadian Museum for Human Rights erakundearen jabetzakoa da erakusketa.

Argazkiek giza eskubideekin lotutako zenbait alderdi erakusten dituzte: inklusioa, aniztasuna, adierazpen askatasuna, adiskidetzea eta pertsonaren eta ingurumen eskubideak. Canadian Museum for Human Rights-en zuzendaritzak lehiaketa batean parte hartzeko deialdi bat egin zion Kanadako jende guztiari, giza eskubideak ulertzeko era ugariak adierazten zituzten argazkiak bidaltzeko, onenak aukeratu eta horien erakusketa nazional bat egiteko.

Irudiok ikusarazten dute modu desberdinetan adieraz ditzakegula gure iritziak, sinesmenak, pentsamenduak eta sentimenduak, talde eta erkidego batzuen barruan. Gure eguneroko bizimoduan aniztasuna aintzat hartzera bultzatzen gaituzte, eta beste ikuspuntu batzuk bila ditzakegula gogorarazten digute.

Zeintzuk dira adierazpen-modu desberdin horiek?
Zer gertatzen da iritziek talka egiten dutenean? Nola berma daiteke berdintasunezko partaidetza erkidegoko bizitzan?
Zer esan nahi du aniztasunak edo guztiok erabat gizarteratzeak?

 

Exposición fotográfica