Felipe Gómez Isa Institutuko ikertzailea Global Campus of Human Rights-eko presidenteorde izendatu dute, Hegoafrikan, Pretoriako Unibertsitatean, 2019ko abenduaren 11n izan zen batzarrean.
Global Campus of Human Rights mundu mailako giza eskubideen arloko goi mailako irakaskuntzan diharduen unibertsitate elkarterik handiena da. Deustuko Unibertsitatea elkarte horretako kide da Europan 2003an sortu zenetik eta 2019tik munduan zabaldu denetik.