Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 13Bilboko Campusa

Jardunaldia “Bizitza eta lurraldea defendatzen duten emakumeak"

Mundu globalizatu baten testuinguruan, giza eskubideen defentsarako jarduera arriskutsu bihurtu da. Latinoamerikako eskualdea, euren bizitza, lurraldeak eta komunitateak defendatzen dituzten lider indigenentzat eszenatoki arriskutsu bihurtu da. Maiatzaren 13an, Institutuak elkarrizketa eguna antolatu zuen "Bizitza eta lurraldea defendatzen duten emakumeak" izenburuarekin, Lumaltik Herriak eta Berdinak Gara elkarteekin lankidetzan, helburua da giza eskubideak babesteko eta sustatzeko lan egiten duten erakunde mesoamerikarren esperientziaren berri ematea. 

Hauek izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak: Felipe Gómez Isa, giza eta ingurumen eskubideen alde lan egiten duten emakumezkoei buruz mintzatu zen; Idily Mérida Martínez, proiektua aurkeztu zuen: "Mesoamérica-Euskadi: Defensoras tejiendo puentes y compartiendo estrategias sobre autocuidados y defensa de la vida y el territorio"; Mariesela Ramos, emakume nekazaria, Radio Victoriako zuzendaritza taldeko kidea, El Salvadorreko (ARPAS) Irrati Parte hartzaileen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko presidenteordea eta giza eskubideen defendatzaile ospetsua eta, María Olga Coronado, Maya Mam, Txe Chman Kontseiluko kidea, San Marcos, Maya AJCHMOL-ADIMA Garapen Integraleko Elkartekoa (AJCHMOLek Mam Nazioa osatzen duten herriak orientatu, babestu eta lagundu egiten ditu, euren lurraldea babesten bizitza harmonikoa izateko komunitateen, emakumeen, gizonen eta ama lurraren artean. Erakunde eredugarria da, bere kalitate tekniko, aukeraketa politiko, belaunaldien eta generoen arteko oreka, eta testuinguru anitzeko beste berezitasun batzuengatik).