Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko uztailak 12Bilboko Campusa

Jazarpen-indarkeria jasan zuten zinegotziek bizi izandako bidegabekeriari buruzko txostena (1991-2011) aurkeztu dute

José Ramón Intxaurbe eta Gorka Urrutia Institutuko ikertzaileek Jazarpen-indarkeria jasan zuten zinegotziek bizitako bidegabekeriari buruzko txostena (1991-2011) aurkeztu zuten uztailaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritzaren eskariz egina. 

Txostenak islatzen eta aztertzen du Euskadin zinegotzi postuetan izan ziren pertsonek jasan zuten bidegabekeria eta ETAren aldetik sufritu zituzten jazarpen-indarkeria edo mehatxuak. Gehienak PSE-EE eta PPko zinegotziak izan ziren. Horrekin batera, 2003tik aurrera, legez kanpo utzitako hautagaitzek okupatu beharreko zinegotzi tokietan zeuden alderdi guztietako udal agintarien kontrako jazarpena ere ageri da. 

Argibide gehiago