Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko azaroak 17Bilboko Campusa

Mugikortasuna eta giza eskubideak

Zikloak begien bistan jarri nahi du giza mugikortasuna arautzen duten politikek (berariaz, europar politikek) zer ondorio duten giza eskubideen arloan. Dokumentalen zikloak giza mugikortasunaren hainbat momentutan gelditu nahi du (lekualdaketa, mugak, harrerako gizarteko bizimodua) eta giza eskubideen urraketak eta Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikuluak dioen duintasun eta eskubideen aldeko promesa iristeko borroka eta erresistentzia erakutsi nahi ditu.

Dokumentalaren proiekzioa amaitutakoan solasaldi bat egongo da bertan parte hartutako pertsonekin (zuzendariak, ekoizleak, protagonistak). Zikloa aurrez aurre (aretoko toki guztiak bete arte) edo streaming bidez jarraitu ahal izango da. 


Azaroak 17 - 11:00-13:00h (CEST)

Varados (2019), 72’

VARADOSMediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan den itsasoan, milaka errefuxiatu dago Europak noiz hartuko dituen zain. Kontinente zeharraren ateetan, itxaropena bizirik mantentzeko borrokan daude, egunero bizitzeko baldintza estu eta larrietan. “Varados” epe luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenaseko eraikin okupatuetan edo herrialde osoan barreiatuta dauden errefuxiatu eremuetan, euren bizitzarekin jarraitzeko dokumentazioaren zain jarraitzen dute gizon eta emakumeok.

Ikusi trailerra

Solasaldiko partaideak:

  • Helena Taberna, zuzendaria.
  • Gotzone Pérez y Juan Ramón Murua, Zaporeak GKEko boluntarioak (Bizkaia).
  • Cristina Churruca Muguruza, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institututa).  

 

AURREZ AURREKO EMANALDIA - Churruca aretoa (aretoko toki guztiak bete arte)

>>EMAN IZENA HEMEN


ONLINE  EMANALDIA (streaming bidez)  

>>EMAN IZENA HEMEN



Azaroak 24 - 11:00-13:00h (CEST)

24 millas (2020), 60’

24 millas24 millas” dokumentala 2017ko irailean kokatzen da, Mediterraneoan burutu zen lehenengo erreskate misioan.
Talde-laneko hainbat hilabeteren ondoren, itsasontzia Maltarantz abiatu zen, Libiaren aurreko ur internazionaletara. Han, 24 miliatara, eskifaiak hiru ontzi aurkitu zituen arriskuan, 300 pertsona baino gehiagorekin. Gainera, salbamendu-lanetan, gizon armatuak zituen libiar ontzi batetik, bortxaz eskatu zieten erreskatatutako pertsonak haiei entregatzeko.

Ikusi trailerra
 

Solasaldiko partaideak:

    • Unax Blanco, zuzendaria.
    • Alberto Cardoso y Estibaliz Otálora, Itsas Salbamenduko boluntarioak.
      Joana Abrisketa Uriarte, moderatzailea
      (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua).


 

AURREZ AURREKO EMANALDIA - Garate aretoa (aretoko toki guztiak bete arte)

>>EMAN IZENA HEMEN

ONLINE EMANALDIA  (streaming bidez)

>>EMAN IZENA HEMEN


Abenduak 1 - 11:00-13:00h (CEST)

Irioweniasi: El hilo de la luna (2018), 48’

IRONBlessing emakume gazte nigeriar bat da. Haren bizitzaren historiak baldosa komunak ditu elefante beltz handia (petrolioko aberastasunagatik) izenez ezagutzen den afrikar herrialde horretako beste neska gazte batzuen kontakizunetan. Migrazio proiektua pertsonen salmentan diharduen sare bati lotuta egiten dute, batez ere, Europan sexu esplotaziorako den sare bati lotuta. Jatorrizko izena Irioweniasi da. Esanahia hau da: inor ez da ilargiaren haritik tiratzeko eta jaisteko bezain indartsua, inork ezin du zaintzen duen izaki baten bizitza erausi.

Afrika erdia gurutzatzen duen bidea lurrez egin du, kasurik gehienetan egiten den bezala, eta hiru urte inguru eman ditu horretan. Urte horietan kalte, estrategia eta indarrak bilduko ditu. Txirikorda koral batean biltzen dira film honetan, pertsonen salmentan diharduten profesionalen eta nolabait salmenta horrekin lotuta dauden protagonisten ahotsak eta, kontakizuna artearen bidez berreskuratzeko prozesu bati esker hitz egin, eskatu eta proposatu egiten digute.

Ver trailer

Solasaldiko partaideak:

Esperanza Jorge Barbuzano e Inmaculada Antolínez Domínguez, zuzendariak.

Dolores Morondo Taramundi, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua). 

 

AURREZ AURREKO EMANALDIA - Garate aretoa (aretoko toki guztiak bete arte)

>> EMAN IZENA HEMEN
 

ONLINE EMANALDIA (streaming bidez)

>>EMAN IZENA HEMEN

 

Abenduak 9 - 11:00-13:00h (CEST)

Descendents (2020), 60’

DESCENDENTs“Y tú, ¿de dónde eres?”. Kataluniar askok, dokumental honen protagonistek, aurre egin behar izaten dioten diskriminazioetariko bat dugu hau. Etengabeko galdea, bai erakunde eta bai gizarte mailan, eta egoera horrek euren identitatearen sortzaile bihurtzen ditu. Afrikar, asiar, latinoamerikar migratzaileen ondorengoak dira, haien seme-alabak, garai batean Kataluniara etorri eta bertako parte direnak.
Pertsona horien ondorengo askorentzat, Estatu Espainiarrean jaiotzeak ez du esan nahi nazionalitatea automatikoki lortzea; ez dute boto eskubiderik, ez dute lan publikoetarako sarbiderik. Hemen jaiotzea arraza aurreiritzi, bazterketa, erreferente falta edo genero indarkeriaren artean bizirautea da, etengabe norbere identitatearen bila ibiltzea bi kulturaren artean kolokan, inguruan arrazakeria, klasismoa eta matxismoa dituztela.
Dokumentalak zorigaitz horiek guztiak erakusten ditu, pertsona horiek lehenengo pertsonan kontatuta, batez ere, errealitate hori eraldatzeko duten gaitasuna, desberdintasuna eta aniztasuna balio bihurtuz.

Ikusi trailerra


Solasaldiko partaideak:

    • Pep Cabayol, periodista, presidente de SICOM y productor ejecutivo del documental.
    • Cristina de la Cruz, moderadora (Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe). 

 

AURREZ AURREKO EMANALDIA - Garate aretoa (aretoko toki guztiak bete arte)

>>EMAN IZENA HEMEN

ONLINE EMANALDIA (streaming bidez)

>> EMAN IZENA HEMEN

 

Antolatzaileak

 

IDH
 ARRUPE  Campus ERREFUXIATUAK 

 

 Laguntzaileak:

KCD 

 

 

 

Finantzaileak


 EUSKO