Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 12Bilboko Campusa

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterra (NOHA) Melillara bisitan

Apirilaren 10etik 12ra, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterreko ikasleek Melillara eta Nadorrera (Maroko) egin zuten bisitaldia, Masterreko programaren barruan, Masterraren zuzendari Cristina Churruca Muguruza, programaren koordinatzaile Maite Sagasti Goicoechea eta Deusto Campus Elkartasuneko koordinatzaile Aitor Arbaiza Valero lagun zituztela.

Nadorren eta Melillaren arteko mugako migrazioaren joan-etorria hurbiletik ezagutzea zen helburua, Hegoaldeko Mugan lanean diharduten erakundeen lanaren bitartez, baita zelako kalteberatasun egoerak sortzen diren ere.

Hegoaldeko Muga terminoak hegoaldetik iparraldera igarotzeko migrazio mugimenduak espainiar lurraldera sartzeko puntuei egiten die aipamen. Jesuiten Migratzaileentzako Zerbitzuak eta CEAR erakundeak, besteak beste, salatu duten bezala, Melilla salbuespeneko espazioa da Europaren kanpoko mugak kontrolatzeko eta migratzaileak kanporatzeko europar politiken egitura konplexuan. Hiri autonomoan, indarkeriak eta migrazioko erregimenari lotuta dauden errepresio elementuek baztertu egiten dituzte arrazoi humanitarioak, nahiz eta arrazoi horiek presente dauden kontinentean; eta migratzaile, errefuxiatu eta asilo eskatzaileen eskubideak urratu egiten dira.

Melillan egin zuten egonaldian, Hegoaldeko Mugan lanean diharduten GGKE eta erakunde nagusienek hartu zituzten ikasleak: Jesuiten Migratzaileentzako Zerbitzuak/Migrazioen Elizbarrutiko Ordezkaritzak, Melilla Acogek, Jesuiten Errefuxiatuen Zerbitzuak, Espainiar Gurutze Gorriak, ACCEMk, Save the Childrenek eta ACNURek. Ikasleek elkarrizketak egin ahal izan zituzten, masterrean hainbat gairen inguruan egiten ari diren lanetarako: asilo eskatzaileen, bidaiderik gabeko adingabeen, emakumeen salerosketaren biktimen, mugen arteko joan-etorriaren eta zenbait erakunde egiten ari diren lanaren inguruan. Institutuaren webean sartuta ikus daitezkeen lan horiek mugako errealitatea erakutsi nahi dute, baita erakundeek duten denbora eskasean eskuzabaltasunez egiten duten lana ere.
Bidaiaren ondoren, argazki erakusketa bat antolatuko da Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko Auditoriumaren ondoko klaustroan, ekainaren 10ean hasita.

Ikasleen lanak:

Faith-based Organizations in Melilla

Ikasleak:

  • Daniela Márquez Estrada
  • Farah Faisal
  • Isabel Goirigolzarri
  • Naomi Oude Lansink


Female Victims of Human Trafficking: What specific measures can institutions and organizations take to fill the protection gaps of this specific population in Melilla, Spain?

Ikasleak:

  • Ambar Atta
  • Manon Andre
  • Mariana Leyva Ponce de León
  • Sarah Price


Melilla in Limbo. Restrictions on the Freedom of Movement of Migrants and Asylum Seekers

Ikasleak:

  • Ahmad Massoud Ahmadi
  • Chevy Morris
  • Nina Schoonbeek
  • Paula Álvarez Zuluaga


Unaccompained Minors at the Spanish Border en Melilla. To what extent are the Protection Standars for Unaccompanied Minors at the Spanish Border in Melillaguaranteed?

Ikasleak:

  • Ilinca Costin
  • Bilgesu Madenli
  • Elisa Weisse
  • Georgina Herzogenberg