Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 23Bilboko Campusa

Seminario "Subalterno", "subalternidad" y "grupos sociales subalternos": reflexiones sobre una categoría gramsciana

Mintegia: “Mendekoa”, “mendekotasuna” eta “mendeko gizarte taldeak”: Gramsciren kategoria bati buruzko hausnarketak 

Institutuak, barruko prestakuntza planaren barruan, mintegi hau antolatu zuen: “Subalternoa”, “subalternotasuna” eta “gizarte talde subalternoak”: Gramsciren kategoria bati buruzko hausnarketak. Bi saiotan eskaini zen:

  • 1. saioa (maiatzak 16): Subaltern Studies izenekoak eta biraketa posmodernoa
  • 2. saioa (maiatzak 23): Kartzelako koadernoak eta herritarren munduari buruzko ikuspegi berria

Mintegiaren helburua izan zen Antonio Gramsciren subalternotasun eta gizarte talde subalterno kontzeptuen inguruan taldeko hausnarke kritikorako tarte bat zabaltzea.

Lehenengo saioan, talde subalternoen kontzeptuak eta beren izaerak izan duen harrera eta bilakaera aztertu ziren. Hasiera batean, gizarte taldeen subalternoen bizimoduaren azterketa historiografikoaren bidez, historia eta politika era alternatiboan azaltzeko eta birpentsatzeko analisirako kategoriatzat hartu bazen ere, pixkanaka-pixkanaka gaur egun ikerketako arlo berezi bihurtu dira Subaltern Studies izenekoak eta Guha, Arnold, Chatterjee eta Spivak bezalako autoreak ageri dira arlo horretako ezagunenen artean. Gayatri Chakravorty Spivak-en ‘Subaltern Studies: Deconstructing Historiography’ (1988) saiakeratik hasita, autore horiek gaiari buruzko eztabaida bat garatu zuten Asia hegoaldeko ikasketen esparruan, arlo honen ikerketaren eta langintza akademikoaren joera elitista birbideratzen laguntzeko. Haien ekarpenik nagusienak hemen daude jasota: Selected Subaltern Studies (Oxford, 1988).

Bigarren saioan, “Gramscirengana itzultzea” proposatu zen, subalternotasun kontzeptua zehazki jorratzen duen testuen irakurketatik abiatuta, ondoren kontzeptuan izan zuen biraketaren ondorengo desberdintasunak azpimarratzeko eta egungo berrirakurketak planteatzen dituen aukerak aztertzeko.

Mintegia Fabio Frosinik koordinatu eta dinamizatu zuen, Urbinoko Unibertsitateko (Italia) ikertzaile seniorrak. Hainbat liburu ditu idatzita: Gramsci y la Filosofía, De Gramsci a Marx. La religión del hombre moderno edo Verdad y políticas en los "Cuadernos de la cárcel" de A. Gramsci. Horiez gain, ezin konta ahala artikuluren idazlea da eta Gramsciri buruzko ikertzailerik nabarmenenetarikoa da, bai Italian eta bai nazioarte mailan.