Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 03Bilboko Campusa

Webmintegia - La crisis del COVID 19: Lecciones aprendidas para la gestión de futuras pandemias

COVID-19ak eragindako pandemiak sorrarazitako osasun arloko krisia kontrolatzeko hartu ziren murrizketa batzuk arintzen hasi eta pixkanaka neurri bateko normaltasun egoerara itzultzen hasi garelarik, krisi hau kudeatzeko hartu diren erabakien inguruan galdetzen hasteko unea heldu da. Eta are garrantzizkoagoa, zer ikasi dezakegu honetatik guztitik, etorkizunera begira hobeto prestatzeko?

Horretarako, webmintegi honetan bost profesional izan genituen, osasun krisien kudeaketan esperientzia osagarria dutenak. Gai hauen inguruan hausnartu zuten:

  • Zer ikasi da krisi honen kudeaketatik?
  • Zer ekarpen egin dezake ekintzaile humanitarioen esperientziak?
  • Zein da Europar Batasunaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen papera, eta zelan koordinatzen da Alerta Goiztiarreko eta Erantzun Azkarreko Sistema Nazionala EBren eta OMEren alerta sareekin?

Parte hartzaileak: 

  • Fernando Almansa López: Aholkulari humanitario independentea. Oxfam Internacionaleko zuzendari humanitarioa eta Oxfam Intermóneko Nazioarteko Lankidetzako zuzendaria izan da.
  • David Noguera Hancock: Mugarik gabeko Medikuen Espainiako presidentea.
  • Leire Pajín Iraola: ISglobaleko nazioarteko garapeneko zuzendaria. Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko ministroa izan da eta Lankidetzarako Estatu Idazkaritzako eta AECIDeko zuzendaria.
  • Daniel López Acuña: Camilo José Cela Unibertsitateko irakaslea. OMEko Krisi Egoeretako Osasun Ekintzako zuzendaria izan da. 30 urte baino gehiago eman du bertan zuzendaritzako hainbat kargutan.
  • Juan Luis Uria Serrano: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ikuskatzaile medikoa izan da, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko presidentea eta Osakidetzako zuzendaria.
  • Cristina Churruca Muguruza (moderatzaliea): Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko irakaslea, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko NOHA Mundus Masterreko zuzendaria eta koordinatzailea.


Ikusi webinar