Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
30 azaroa, 2018Bilbao

Entziklopedia Humanitarioa

Cristina Churruca, Institutuko zuzendaria eta Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Masterreko (NOHA) zuzendaria, Entziklopedia Humanitarioa proiektuko batzorde zientifikoko kidea da.

26 azaroa, 2018Bilbao

Jardunaldia: generoaren eta kultura artekotasunaren ikuspegia Ekintza Humanitarioan

UNRWA Euskadiko Autonomia Erkidegoko Batzordeak mintegi bat eskaini zuen azaroaren 26tik 28ra, izenburu honekin: “Genero ikuspegia eta kultura artekotasuna ekintza humanitarioan, Erasmus Mundus Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterreko (NOHA) ikasleentzat eta Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktorego programako ikasleentzat.

 

22 azaroa, 2108Bilbao

“Elkartasunerako eskubidea eta eskubideak defendatzeko eskubidea” jardunaldia

Azaroaren 22an, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak baterako jardunaldi bat antolatu zuen Bakea eta Elkartasuna Fundazioarekin, Mundubat Fundazioarekin eta Bakerako Nazioarteko Brigadekin batera, “Elkartasunerako eskubidea eta eskubideak defendatzeko eskubidea” izenburupean, giza eskubideen defendatzaileen egungo egoera ezagutzera emateko.

22 azaroa, 2018Bilbao

Manual Esfera 2018-ren aurkezpena

Azaroaren 22an izan zen Deustuko Unibertsitatean Manual Esfera 2018. Carta Humanitaria y Normas mínimas de respuesta humanitaria-ren aurkezpena

14 azaroa, 2018Bilbao

NOHA sarearen 25. urteurrena

NOHA Ekintza Humanitarioko Sarea duela 25 urte sortu zen, mundu akademikoak laguntza humanitarioaren profesionalizazioa hobetzen funtsezko papera izan zezan, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta ikerketaren bitartez. Bost unibertsitatek osatu zuten NOHA eta hartu zuten zeregin aitzindari hori, euren artean Deustuko Unibertsitateak.