Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak

Doktorego tesia

Doktorego tesia ikerketako lan originala izango da, doktoregaiak egina, matrikulatutako doktoregoko programaren beraren ezagutza arloan. Tesia gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzi eta defendatu ahalko da.
 
Nazioarteko aipamena

1. Doktore tituluak, aurreko aldean, “Nazioarteko doktorea“ aipamena izan dezake, baldin eta honakoak betetzen badira:

  • Doktore titulua eskuratzeko beharrezko prestakuntza epean, doktoregaiak, gutxienez, hiru hileko egonaldia egin badu Espainiatik kanpora, goi mailako irakaskuntzako erakundean edo prestigiodun ikerketa zentro batean, ikasten edo ikerlanak egiten. Egonaldia ezingo da izan doktoregaiaren ohiko egoitza dagoen herrialdean. Egonaldiak eta jarduerak zuzendariak bermatu eta Ikasketa Batzordeak baimenduko ditu, eta doktoregoko jardueren dokumentuan sartuko dira.
  • Doktorego tesiaren zati bat, laburpena eta ondorioak, behintzat, bere ezagutza arloan zientzia komunikaziorako ohikoa den hizkuntza batean idatzi eta aurkeztu bada, Espainiako hizkuntza ofizialak ez diren hizkuntzetako batean, egonaldia, txostenak eta adituak espainieraz mintzo den herrialdeetakoak izan ezean.
  • Tesiak, gutxienez, Espainiakoa ez den goi hezkuntzako erakunde edo ikerketa institutu batekoak diren bi doktore adituren txostena badu.
  • Atzerriko goi mailako irakaskuntzako erakunde bateko edo ikerketa zentro bateko doktore aditu batek –aditu hori ezingo da (a) atalean aipatutako egonaldiaren arduraduna izan– tesia ebaluatzeko epaimahaian parte hartu badu.

2. “Nazioarteko doktore” aipamena eskuratzeko eskaera tesia aurkeztean aurkeztu beharko da, aipatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen agiriarekin batera. Programako Ikasketa Batzordeak tesiaren gaineko txostena egiten duten adituen egokitasuna bermatuko du, idatzi arrazoituaren bidez.

Tesiaren defentsa doktoregaiak izena eman duen unibertsitatean egin beharko da; baterako doktoregoko programen kasuan, parte hartzen duen edozein unibertsitatetan edo lankidetza hitzarmenak aipatzen dituen baldintzetan.