Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterra

Zertan datza?

Sarrera

Zer da ekintza humanitarioko masterra?

Ekintza humanitarioko master baten helburu edo interes nagusia da larrialdi humanitario konplexuei bereziki erantzuteko diseinatuta dauden goi mailako hezkuntzako titulazioen beharrizan gero eta handiagoari erantzutea.

Zoritxarrez, krisialdi humanitarioak gehitu ez ezik, gero eta konplexutasun handiagokoak dira. Hondamendi naturalen eta gizakiok eragindakoen ondorioak jasaten dituzten pertsona eta populazio taldeak gero eta handiagoak dira eta epe ertain eta luzera gehitu egingo direla aurreikusten da, egungo eta sortzen ari diren mundu mailako joerak elkarrekin loturik daudelako: klima aldaketa, elikagaien krisia, finantza krisia, pobrezia larria, populazioa hirietara bizitzera joateko joera, ur eskasia, segurtasun energetikoa, migrazioa eta populazioaren hazkundea. Horren ondorioz, behar den kualifikazioa duen gero eta pertsona gehiago behar dira, ekintza humanitarioaren erronka berriak beren gain hartzeko, lidergorako gaitasuna izan, ikuskaritzarako trebetasun frogatuak eduki, lehentasunak ezarri eta operazioak planifikatzeko gai izan eta krisi humanitarioei arrakastaz erantzun ahal izateko.

Zein da master batean nazioarteko ekintza humanitarioaren esparrua jorratzearen interesa edo balio erantsia?

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko (International Humanitarian Action NOHA) Erasmus Mundus Unibertsitate Master bat izatearen balio erantsia honetan datza: goi mailako kalitateko hezkuntzako eskaintza bat da, ekintza humanitarioan lan egin nahi duten edo lan egiten duten pertsonei zuzendua, ardurazko hainbat kargutan, estatu eta nazioarte mailako erakunde eta instituzioetan, egoitzetan zein arazoak sortzen diren tokietan.

Zergatik NOHA?

  • NOHA Masterra larrialdi humanitario konplexuei bereziki erantzuteko diseinatuta dauden goi mailako hezkuntzako titulazioen beharrizan gero eta handiagoari erantzuteko mundu mailan sortu den lehenengo ekimena da. Helburu horrekin sortu zen 1993an, NOHA (Network in Humanitarian Action / Ekintza Humanitarioko Sarea) sarearen ahalegin bateratuaren emaitza gisa, eta Europako Batzordeko bi zuzendaritza nagusirekin lankidetza estuan jardunda: Laguntza Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiarekin (ECHO) eta Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin.2004ko irailean, Europako Batzordeak NOHA Masterra aukeratu zuen lehenengo Erasmus Mundus Masterren artean.
  • Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterra lehenengo tokian dago El Mundo-ren 2019-2020eko lankidetza arloko masterren ranking-ean.
  • NOHA sareak eta Deustuko Unibertsitateak hainbat lankidetza hitzarmen dituzte era askotako erakundeekin, ikasleen praktikak eta ikerketako egonaldiak egin ahal izateko.