Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterra

Zertan datza?

Masterraren helburu nagusia

NOHA Masterrak goi mailako kalitateko hezkuntza eskaintzen die ekintza humanitarioan lan egiten edo lan egingo duten unibertsitateko tituludunei.

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterra (NOHA) unibertsitate arteko eta diziplina ugariko graduondoko programa bat da, NOHA -Network on Humanitarian Assistance- sareko unibertsitate sareko zazpi kidek eskaintzen dutena, Deustuko Unibertsitateak (Bilboko campusa) eta NOHA sareko unibertsitate batek ematen dutena: Université Aix-Marseille, Frantzia; Ruhr-Universität Bochum, Alemania; University College Dublin, Irlanda; University of Uppsala, Suedia, eta Rijksuniversiteit Groningen, Herbehereak. Programa honek Europar Batasunaren laguntza eta babesa ditu, baita gobernuz kanpoko erakundeena (GKE), gobernuen arteko erakundeena eta Sarearekin lankidetza lotura estuak dituzten beste ekintzaile humanitario batzuena ere.

NOHA Masterra larrialdi humanitario konplexuei bereziki erantzuteko diseinatuta dauden goi mailako hezkuntzako titulazioen beharrizan gero eta handiagoari erantzuteko mundu mailan sortu den lehenengo ekimena da. Helburu horrekin sortu zen 1993an, NOHA sarearen ahalegin bateratuaren emaitza gisa, eta Europako Batzordeko bi zuzendaritza nagusirekin lankidetza estuan jardunda: Laguntza Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiarekin (ECHO) eta Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin. 2004tik da unibertsitate masterra, EUArentzat (European Universities Association) baterako master programaren eredua eta ANECAk aukeratua 2009an baterako programak akreditatzeko proiektu pilotuan parte hartzeko.

2004ko irailean, Europako Batzordeak NOHA Masterra aukeratu zuen lehenengo Erasmus Mundus Masterren artean. 2009an berriro aukeratu zuten.

Mugikortasuna funtsezko elementua da Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra-International Humanitarian Action (NOHA) izenekoan. Mugikortasuna seihileko batekoa da NOHA masterreko ikasleentzat. Parte hartzaileek hainbat unibertsitatetan ikasten dute, elkarreragin kultural aberatsa jasotzen dute eta hizkuntza desberdinak erabiltzeko aukera izaten dute.