Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterra

Ikaslearentzako orientazioa

NOHA masterraren zuzendaritza akademikoak egiten du koordinazio orokorra, eta ikasleei ere banakako laguntza ematen die, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterraren prestakuntza ikasle bakoitzaren ezaugarri eta etorkizuneko lanbidera ondo egokitzen dela ziurtatzeko. Laguntza horren barruan, aldian aldiko tutoretzak, ikasleek eskatutako topaketa informalak, definizio prozesuko orientazioa eta master amaierako laneko ikuskatzailea bilatzea egiten dira, besteak beste. 

Horrez gain, NOHA masterreko taldeak (hau da, masterreko moduluetako arduradunek) tutoretzako orduak ditu ikasleak hartzeko, baita elkartu eta ikasleen jarraipena eta hobetzeko ekimen bateratuak egiteko ere.

NOHA programak badu ezaugarri bat: NOHA koordinatzailea du. Ikasleen laguntza eta orientazioaz arduratzen da NOHA sareko unibertsitate bakoitzean. Ikasleen banakako edo taldeko eskaera tekniko eta administratiboak artatzen ditu masterrean hasi aurretik, aukeratu eta Deustuko Unibertsitatean sartzeko prozesuan, masterrean zehar; eta, programa amaitu ondoren, harremanetarako, laguntzeko eta orientatzeko erreferente izaten jarraitzen du.

NOHAren koordinatzailea arduratzen da ikasleak artatzeaz, ikasketekin zerikusia duten arlo praktiko guztietan: materialak eta dokumentazioa, unibertsitateko zerbitzuak jasotzea, bigarren eta hirugarren seihilekoko nazioarteko mugikortasuna, praktiken koordinazioa, ikasleei ongietorria ematea, zalantza eta eskaerei berehala erantzutea, etab.

NOHA masterrak e-learning-eko plataforma propioa garatu du. Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterrean parte hartzen duten NOHA sareko unibertsitateek baterako campus birtual bat dute: NOHA Blackboard. Plataforma horren bidez, irakasleak eta ikasleak elkarrekin harreman zuzenean jartzen dira, mezuak elkarri helarazteko, materialak trukatzeko, foroan parte hartzeko, taldeko lanak egiteko, etab.

NOHA masterraren kalitateko prozeduraren barruan, ikasleek era aktiboan parte hartzen dute programan, masterreko prestakuntza modulu bakoitza ebaluatuz; eta programaren jarraipen batzorde bat ere badago, NOHA masterreko koordinatzaileak, irakasle taldeko bi pertsonak eta bi ikaslek osatuta.