- Prestakuntza akademikoa: Unibertsitateko goi mailako tituludunak edo gradudunak eta diplomadun edo ingeniari teknikoak.
- Esperientzia: Kontuan hartuko da ekintza humanitarioko edo gizarte boluntario laneko erakundeetan, gobernuko erakundeetan, gobernu artekoetan eta/edo gobernuz kanpokoetan izandako esperientzia eta prestakuntza praktikoa, baita motibazio pertsonala ere.
- Hizkuntzak jakitea: Espainiera eta ingelesa ondo jakitea. Masterraren bigarren seihilekoa Université Aix-Marseille-n egin nahi duten ikasleek frantsesa ere ondo jakin beharko dute.Ingeleseko C1 maila (Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera), hizkuntza hori jakitea ezinbesteko baldintza baita prestakuntza prozesuan. Ingeles maila aitortzeko onartzen diren hiru ziurtagiriak hauek dira:
- TOEFL iBT Special Home Edition Test: gutxienez 93 puntu.
- IELTS: batez besteko nota 6,5ekoa izan behar da eta ezin da ataletako batean
ere puntuazio horretatik jaitsi.
- CAE: Cambridge Certificate in Advanced English (CAE), C1 edo Cambridge
Proficiency in English (CPE), C2
Horrez gain, programaren atal bat egingo den herrialdeetako hizkuntzetako C1 maila eskatuko da. Hizkuntza baten ezagutza ziurtatzeko zailtasunak daudenean, eskakizuna programako arduradunekin egindako aurrez aurreko elkarrizketa edo telefono bidezko elkarrizketa bidez konprobatuko da.
Onarpen-eskaera betetzea
Onarpen eskaera linean egiten da, NOHA sareko web orrian. Lineako inprimakia bete behar da.
Hautatuak izan ondoren, Deustuko Unibertsitatea ikasleekin harremanetan jarriko da, onarpena formalizatu eta matrikula egiteko.
Ohiko eskaera egiteko epea
- Eskaera egiteko ohiko epea NOHA sarearen bidez
Uztailaren 22ra arte - Eskaera egiteko ezohiko epea
Jarri harremanetan Giza Eskubideen Institutuarekin: noha@deusto.es