Praktiken bidez, ikasleei aukera eskaintzen zaie lehenengo eta bigarren seihilekoetan jasotako ezaupideak eta trebetasunak lan esparruan aplikatzeko. Horrez gain, ikasleak bere interesak piztu eta ekintza humanitarioan esku hartzeko arloetariko batean espezializatzeko modua izaten du.
Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmenak ditu sinatuta praktikak egiteko zenbait GKE eta nazioarteko erakunderekin (ECHO, ACNUR, UNICEF, Save the Children, Oxfam Intermón, etab). Gainera, masterrak sustatu egiten du programaren barruko esparruren batean ikasleak bere intereseko praktikak gobernuz kanpoko edo nazioarteko erakundeetan praktikak eskatzea.
Parte hartzaileek enpresa hauetan egin dituzte praktikak *
* Zerrenda ez da osoa
Eskualdeari buruzko prestakuntza
Osagai horrekin, ikasleek ekintza humanitarioaren eskualdeko testuinguruak hartzen dituzte ardatz; bestelako kultura inguru batean lankidetzan aritzeko, funtzionatzeko eta lan egiteko aukera izaten dute; eta ikasleei haien ikerketa proiektua garatzen eta eskualdera egokitzen laguntzen zaie. Eskualdeko prestakuntza bildutako unibertsitate hauetan eskaintzen da (argibide gehiago izango da laster):
- Eastern Europe: Uniwersytet Warszawski (Polonia)
- Post-Soviet States: Vilniaus universitetas (Lituania)
- Caucasus region: Ivane Javakhishvili Tbilisi State University (Georgia)
- Middle East: German Jordanian University (Jordania)
- Middle East: Université Saint-Joseph (Libano) [frantsesez eskaintzen da]
- Southern Africa: University of Western Cape (Hego Afrika)
- South Asia: Tata Institute of Social Sciences (India)
- Mainland Southeast Asia: Chiang Mai University (Tailandia)
- Mainland Southeast Asia: University of Social Sciences and Humanities (Vietnam)
- Maritime Southeast Asia: Universitas Gadjah Mada (Indonesia)
- Maritime Southeast Asia: International Islamic University (Malaysia)
- East Asia: International Christian University (Japonia)
- Asia & Pacific: Deakin University (Australia)
- Latin America: Pontificia Universidad Javeriana (Kolonbia)
- North America: Fordham University (Amerikako Estatu Batuak))