Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterra

Programa

Gaitasunak

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterraren helburuak hauek dira:

  • Ekintza humanitarioan eta nazioarteko lankidetzan dihardutenei profil akademiko eta gaitasun profesional egokiak ematea.
  • Europako zazpi unibertsitatetako baliabide akademikoak eta kultur tradizioak batzea, haien arteko mugikortasuna sustatuz.
  • Europako goi mailako hezkuntzaren kalitatea eta ikusgarritasuna hobetzen laguntzea.
  • Munduko erreferente bihurtzea hezkuntza arloan eta ekintza humanitarioaren profesionalizazioan, hirugarren herrialdeetako ikasle eta ikertzaileei baterako diplomak eskuratzeko modua ematen baitie.
  • Ikertzaile profila garatzen laguntzea, ekintza humanitarioaren alderdi eta prozesu desberdinen inguruko ezagutza sortu dadin, alerta goiztiarretik hasi eta garapenera, arrazoietatik ondorioetara eta epe labur eta luzeko eraginetara.

Masterraren helburua ikasleei honako gaitasunak eskuratzen laguntzea da:

Berariazko gaitasunak:

  • Politika eta estrategien diseinuan eta programen kudeaketan, oinarri eta balio humanitarioetako gomendioak era berritzailean eta norbere jokabide kodeekin bat aplikatzea.
  • Iturri juridikoak aztertzen diren errealitate humanitarioetara aplikatzea eta identifikatzea, inguru politiko eta instituzionaleko konplexutasunak kontuan hartuta.
  • Lan humanitarioan segurtasun pertsonalak izan ditzakeen arriskuak aintzat hartzea, larrialdietan eta testuinguru konplexu eta seguruak ez direnetan ahalik eta erantzunik onena, seguruena eta berritzaileena emateko; horretarako, oinarri eta estandar humanitarioekin bat datozen teknika eta estrategia egokiak erabiltzea, kanpoko estreseko faktoreen eragina murrizteko, inplikazio pertsonal eta sozialei begira eta inori kalterik egitea saihesteko.
  • Taldeko kideen eta/edo bazkideen garapen pertsonala, profesionala eta partaidetza sustatzea, horretarako ekimena hartuz, izan daitezkeen ondorioak eta arriskuak ebaluatuz eta erabaki estrategikoak hartuz, proiektu humanitario arrakastatsua lortzeko.
  • Era espezializatuan esku hartzea, ebidentzietan oinarritutako irtenbide egokiak bilatzen hartutako esperientzia kontuan harturik, diziplina arteko jakintza eta krisien eragina inguru jakin batean jasaten ari diren pertsonen beharrizanak eta ahalmenak bateratuz.

Gaitasun orokorrak:

  • Ematen diren epaien egokitasunaz galdetzea eta argudiatzea; eta epai horien oinarrien koherentzia aztertzea eta ekintza humanitarioaren oinarri eta balioekin erkatzea.
  • Egoera aldakorretan eta berrietan erronka zailei aurre egitea, erantzun humanitarioaren eraginkortasunari kalterik egin gabe.
  • Taldea sendotzen eta garatzen laguntzea; komunikazioa, zereginen banaketa orekatua, barruko giroa eta kohesioa sustatuz.
  • Era askotako galderak eta alternatiba irekiak planteatzea, ekintza humanitarioa emango den testuingurua hobeto ulertzeko eta ekintza original eta arrazoituak sortzeko.
  • Jarritako helburuak eta xedeak eraginkortasunez lortzen saiatzea, zailtasunak aztertuz eta krisi humanitarioetan behar diren doikuntzak eginez.
  • Gizarte eta kultura aniztasuna identifikatzea, norbanakoa eta taldea aberasten duten osagaitzat harturik, gizarte mailako bizikidetza sustatzeko, genero, adin, erlijio, gizarte, politika edo etnia bereizkeriarik egin gabe. 