Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus baterako masterra

Programa

Egitura

1. seihilekoa

  • Ikastaro trinkoa, NOHA sareko unibertsitateek batera antolatua.
  • Data: iraileko lehenengo asteak
  • Lekua: NOHA sareko unibertsitateetariko bat.
  • Hizkuntza: ingelesa. 

NOHAren programa trinkoak ematen dio hasiera masterraren programari. Unibertsitateen arteko baterako ikastaro bat da, 140 ikasle inguru (NOHA sareko unibertsitate bakoitzeko 20 ikasle, batez beste), 40 ikertzaile eta irakasle, eta 25 aholkulari, nazioarteko aditu, politikari, administratzaile eta gobernuz kanpoko eta gobernuen arteko erakundeetako beste hainbat ordezkari biltzen dituena. Programa trinkoak ekintza humanitarioaren inguruko hainbat gai aurkezten ditu, bai esparru akademikokoak eta bai tokian tokikoak. Horrez gain, hainbat jarduera bateratzen ditu, ekintza humanitario profesionalaren etorkizuneko kultura ugariko eta diziplina arteko prestakuntzarako ezinbestekoak direnak. Hala, teoria eta praktika bateratzen dira, NOHA sareko irakaskuntza eta ikaskuntza politika oinarri hartuta.

2017-2018 ikasturteko programa trinkoa Varsoviako Unibertsitateak antolatuko du.
Argibide gehiagorako: http://nohanet.org/masters 

  • Muineko osagarria
  • Datak: iraila-urtarrila
  • Lekua: Deustuko Unibertsitatea
  • Hizkuntza: Gaztelania

Ikastaro trinkoaren ondoren muineko osagarri bat egiten da, berdina NOHA eskaintzen duten unibertsitate guztietan. Muineko bost ikastaro komun ditu, NOHA moduluak, sareko unibertsitateetako akademikoek batera prestatuak. 5 ECTS kredituko bost moduluak hauek dira:
 
Al curso Intensivo le sigue un componente nuclear común a todas las universidades NOHA. Éste está compuesto por cinco cursos nucleares comunes, los módulos NOHA, que han sido elaborados conjuntamente por académicos de las universidades de la red. Los cinco módulos, de 5 créditos ECTS, cada uno son:
 
Modulos NOHA
Programa trinkoa 5 ECTS
Nazioarteko Harremanak eta ekintza humanitarioa 5 ECTS
Nazioarteko Zuzenbidea eta ekintza humanitarioa 5 ECTS
Ekintza humanitarioaren kudeaketa 5 ECTS
Antropologia eta kultura arteko alderdiak ekintza humanitarioan 5 ECTS
Osasun publikoa eta ekintza humanitarioa 5 ECTS

Moduluen edukiaren, diseinuaren eta gaitasunak eta arazoak konpontzea eraikitzeko jardueren izaera osagarriaren helburua da ikaskuntza konplexu, diziplina arteko eta nazioartekoaren barruko ezaupideak eta trebetasunak ematea, NOHA unibertsitateetako irakaskuntzako aurrekari historikoak eta trebetasunen aniztasuna errespetatuz.

2. seihilekoa

  • Espezializazioa
  • Datak: otsaila-ekaina

  • Hizkuntza: unibertsitatean irakaskuntzarako erabiltzen den hizkuntza (ingelesa edo frantsesa).

Espezializazioa bigarren seihilekoan egiten da, parte hartzen duten unibertsitate guztietan. Muineko atala bukatutakoan, bigarren seihilekoan, ikasleek sareko unibertsitateetariko bat aukeratzen dute.

Espezializazioak 30 ECTS kreditu ditu, NOHA sareko unibertsitateen espezializazioa kontuan hartuta eskaintzen direnak. Aukerak hauek dira:

  • Ekintza humanitarioa arlo juridikoaren eta geopolitikoaren ikuspegitik (Aix-Marseille Université)
  • Zuzenbidea eta lidergoa ekintza humanitarioan (Ruhr-Universität Bochum)
  • Trantsizioan dauden gizarteak (University College Dublin)
  • Analisi humanitarioa eta esku hartzearen diseinua (Rijksuniversiteit Groningen)
  • Behartutako migrazioa eta giza segurtasuna (Maltako Unibertsitatea)
  • Gatazka, bakea eraikitzea eta erlijioa (Upssala Universitet)
  • Gatazka armatuak eta ekintza humanitarioa (Uniwersytet Warszawski)

Argibide zehatzagoa izateko, kontsultatu web orri hau: www.nohanet.org/masters

Bigarren seihilekoa Deustuko Unibertsitatean egingo duten eta NOHA sareko beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, programa hauxe da:

  • Babesa ekintza humanitarioan (Deustuko Unibertsitatea): Babeseko lege joera berriak, babesa eta bakegintza, babeseko programazioa, ekintza humanitarioaren kudeaketa etikoa, kudeaketa aurreratua ekintza humanitarioan eta ekintza humanitariora aplikatutako ikerketa aplikatua.

3. seihilekoa

  • Datak: uztaila-abendua
  • Aukera: eskualdeko prestakuntza eta praktikak gobernuz kanpoko edo gobernu arteko erakundeetan (egoitzan edo tokian bertan)
  • Lekua: NOHA sareko unibertsitate ez europarra / gobernuz kanpoko edo nazioarteko erakundea

Atal honen helburua da ikasle guztiak arazo berriei, dena delakoak izanda ere, aurre egiteko gai direla ziurtatzea, errealitatea ulertzen dutela ikustea eta irtenbide berritzaileak prestatzeko gai direla segurtatzea, eta emaitzak egiaztatzen ohituta daudela egiaztatzea. Horretarako, aurreko esperientzia kontuan hartuta eta karrerako etorkizuneko ikuspegia gogoan hartuta, hirugarren seihilekoan, ikasleek bi ibilbide aukera ditzakete, haien ikuskariekin adostuta: lanbidera begirakoa, kanpoko praktikak eginez; edo ikerketan hastekoa, sareko unibertsitateetan eskaintzen diren ikerketako mintegietan parte hartuz:

A. Praktikak gobernuz kanpoko edo gobernu arteko erakundeetan (egoitzan edo tokian bertan):
 
Ikasleek karrera garatzeko trebakuntzako modulu bat egiten dute eta ikuskaritzapeko praktikak.

  • Trebakuntzako modulua (10 ECTS)
  • Praktikak (20 ECTS)

Lekua: Jatorrizko unibertsitatea/unibertsitate elkartua/erakunde humanitarioa.
Praktikaldia: iraila-urtarrila.

B. Eskualdeari buruzko prestakuntza

Osagai horrekin, ikasleek ekintza humanitarioaren eskualdeko testuinguruak hartzen dituzte ardatz; bestelako kultura inguru batean lankidetzan aritzeko, funtzionatzeko eta lan egiteko aukera izaten dute; eta ikasleei haien ikerketa proiektua garatzen eta eskualdera egokitzen laguntzen zaie. Eskualdeko prestakuntza bildutako unibertsitate hauetan eskaintzen da (argibide gehiago izango da laster):

  • Eastern Europe: Uniwersytet Warszawski (Polonia)
  • Post-Soviet States: Vilniaus universitetas (Lituania)
  • Caucasus region: Ivane Javakhishvili Tbilisi State University (Georgia)
  • Middle East: German Jordanian University (Jordania)
  • Middle East: Université Saint-Joseph (Libano) [frantsesez eskaintzen da]
  • Southern Africa: University of Western Cape (Hego Afrika)
  • South Asia: Tata Institute of Social Sciences (India)
  • Mainland Southeast Asia: Chiang Mai University (Tailandia)
  • Mainland Southeast Asia: University of Social Sciences and Humanities (Vietnam)
  • Maritime Southeast Asia: Universitas Gadjah Mada (Indonesia)
  • Maritime Southeast Asia: International Islamic University (Malaysia)
  • East Asia: International Christian University (Japonia)
  • Asia & Pacific: Deakin University (Australia)
  • Latin America: Pontificia Universidad Javeriana (Kolonbia)
  • North America: Fordham University (Amerikako Estatu Batuak))

4. seihilekoa

  • Masterraren amaierako lana (ikusi MALaren atala)