Metodologia pedagogikoa Europako Unibertsitate Eremuaren gidalerroetan dago oinarrituta: ikaslearen autonomia garatzea eta beharrezko gaitasunak eskuratzea etengabeko ikaskuntzarako.
Masterra saiatzen da era orekatuan bateratzen ekintza humanitarioaren oinarri diren elementu teorikoak diziplina arteko ikuspegiarekin (geopolitika, bake eta gatazka ikasketak, geografia kritikoa, nazioarteko zuzenbidea eta zuzenbide humanitarioa, antropologia, osasun publikoa, nazioarteko proiektuen eta erakundeen kudeaketa, etab.) eta laguntza humanitarioaren praktika (horregatik dute hainbesteko garrantzia kasuen azterketak eta simulazioko ariketek, baita talde lanak ere).
- Azalpen magistralak
- Material bibliografikoa aztertzea
- Kasuen azterketa, ekintza humanitarioko proiektuak prestatzea eta ebaluatzea
- Mintegiak eta eztabaidak
- Simulazioko ariketak
- Banakako eta taldeko lana
- IKTen erabilera (plataforma, inguru birtuala)
- Irakasle bakoitzaren ebaluazioa
NOHA masterrak e-learning-eko plataforma propioa garatu du. Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterrean parte hartzen duten NOHA sareko unibertsitateek baterako campus birtual bat dute: NOHA Blackboard.