Ikerketa da unibertsitateko institutuen funtsezko helburua. Giza Eskubideen Institutuaren ikerketa programak giza eskubideen egungo erronken azterketa eta ezagutza zabaldu nahi ditu, ikerketa proiektuen eta kontratuen bidez, emaitzak gizarte zientzia eta zientzia juridikoetarako berrikuntza esanguratsuak izan daitezen, eta giza eskubideak betetzeaz arduratzen diren eragile politiko eta sozialentzat baliagarri izan daitezen.
Ikerkuntzak eta berorren zabalkundeak, baita hortik sortzen den jakintzaren transferentziak ere, giza eskubideen kultura sendotzen lagundu behar dute, bai Institutuaren inguru sozial eta politikoan, bai nazioarte mailan.
Ikertaldea
Giza eskubideak eta gizarte el kultur erronkak eta aldatzen ari den munduan
Giza Eskubideen Institutuko ikerketa programa garatzearen ardura “Giza eskubideak eta gizarte el kultur erronkak eta aldatzen ari den munduan ” ikertaldeari dagokio.
Institutuaren lan filosofiari loturik, ikertaldea diziplina ugarikoa da eta nazioarteko bokazioa du. Ikertaldea Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileek, Deustuko Unibertsitateko beste ikertzaile batzuek, ikerketako bekadunek, eta Institutura atxikita dauden eta ikerketarako beka edo kontratu publikoa duten pertsonek osatzen dute. Taldea hainbat diziplinatako (gizarte zientziak, zientzia juridikoak eta giza zientziak) pertsonek osatzen dute, gehienak doktoreak edo doktoregaiak Zuzenbidean, Filosofian, Soziologian, Politika Zientzietan eta Nazioarteko Harremanetan.