Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa programa

Ikerketa da unibertsitateko institutuen funtsezko helburua. Giza Eskubideen Institutuaren ikerketa programak giza eskubideen egungo erronken azterketa eta ezagutza zabaldu nahi ditu, ikerketa proiektuen eta kontratuen bidez, emaitzak gizarte zientzia eta zientzia juridikoetarako berrikuntza esanguratsuak izan daitezen, eta giza eskubideak betetzeaz arduratzen diren eragile politiko eta sozialentzat baliagarri izan daitezen.

Ikerketak eta berorren zabalkundeak, baita jakintzaren transferentziak ere, giza eskubideen kultura sendotzen lagundu behar dute, bai Institutuaren inguru sozial eta politikoan, bai nazioarte mailan.
 

Ikertaldea

Giza Eskubideen Institutuko ikerketa programa garatzearen ardura “Giza eskubideak eta gizarte el kultur erronkak eta aldatzen ari den munduan ” ikertaldeari dagokio.

Institutuaren lan filosofiari loturik, ikertaldea diziplina ugarikoa da eta nazioarteko bokazioa du. Ikertaldea Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileek, Deustuko Unibertsitateko beste ikertzaile batzuek, ikerketako bekadunek, eta Institutura atxikita dauden eta ikerketarako beka edo kontratu publikoa duten pertsonek osatzen dute. 2019ko uztailean, 19 ikertzailek osatzen zuten taldea (13 doktorek eta 6 doktoregaik), gizarte zientzietako, zientzia juridikoetako, politikoetako eta giza zientzietakoek; eta Zuzenbideko, Soziologiako eta Nazioarteko Harremanetako doktore eta doktoregaiak ziren gehienak. Taldearen nazioarteko izaera argi ikusten da, 7 herrialdetako kideak biltzen ditu eta.
 

Ikertaldeko kideak

Zuzendaria
Dolores Morondo Taramundi
 

Doktoreak

  • Joana Abrisketa Uriarte
  • Cristina Churruca Muguruza
  • Cristina de la Cruz Ayuso
  • Felipe Gómez Isa
  • Aitor Ibarrola Armendariz
  • José Ramón Intxaurbe Vitorica
  • Encarnación La Spina
  • Asier Martínez de Bringas
  • Dolores Morondo Taramundi
  • María Nagore Casas
  • Eduardo J. Ruiz Vieytez
  • Gorka Urrutia Asua
  • Trinidad Vicente Torrado


Doktoregaiak

  • Maite Daniela Blanco Lococo
  • Elena Ghidoni
  • Davinia Gómez Sánchez
  • Raquel Ortiz Ledesma
  • Mariana Rosca
  • Gustavo de la Orden

 

Eskaera informazio