Taldeko ikerketan lehenetsitako hiru ikerrildo sendo eta sortzen ari den beste ikerrildo bat daudela ikusi daiteke.
1. ildoa: Nazioarteko babesaa eta giza eskubideak
Nazioarteko babesarekin lotutako zenbait arlo jorratzen ditu, krisi, gatazka eta gatazka ondorengo babes humanitarioa barne, egoerarik ahulenean dauden taldeei aparteko arreta eskainiz (lekuz aldatuak, migratzaileak, errefuxiatuak, komunitate indigenak, etab.) , baita giza eskubideen defentsan ari diren pertsona eta erakunde humanitarioei ere.
2. ildoa: Nazioarteko migrazioa eta giza eskubideak
Pertsonen mugimenduak fluxu mistoetan (egoera irregularrean dauden migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak) eta migrazio erregimenak eta fluxu horiek kontrolatzen edo kudeatzen saiatzen diren mugako erregimenak aztertzen ditu. Barruan sartzen dira jatorrizko herrialdeetarako politikak, mugak esternalizatzea, berezko mugako erregimena eta egoera irregularrean dauden migratzaileak eta helmugako herrialdeetan asilo eskatzaileak kontrolatzeko dispositiboak.
3. ildoa: Giza eskubideak, kultura aniztasuna eta gizarte kohesioa
Kultura ugariko errealitate berriak aztertzen ditu baita izaera ugari horiek espazio publikoan bat egiteak sortzen dituen aldaketak eta gatazkak ere. Kultura ugaritasun horren kudeaketa demokratikoa egiteko modua ematen duten politikak aztertzen ditu Europako gizarteetan, baita herrialde indigenen aitorpen eta babes politikak ere.
4. ildoa (sortzen ari dena): Ikerketarako metodologiak giza eskubideen arloan
Giza eskubideen konplexutasunak planteatzen dituen erronka teorikoak eta metodologikoak aztertzen ditu, baita diziplina ugariko ikerketako estrategiak eta diziplina artekotasunaren didaktika ere.
Aldi berean, taldeak ikerketako beste ekimen batzuk garatzen ditu giza eskubideen esparruetan, aipatutako lehenetsitako ikerrildoetan zehazki sartzen ez direnak. Horrela, esaterako, giza eskubideen Euskal Herriko babesari buruzko lanak egin dira, sortzen ari diren eskubideei buruzkoak, edo diskriminazioaren eta genero indarkeriaren kontrako borrokari buruzkoak.