Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

20. urteurrena

 

2017ko azaroaren 17an, Institutuak hogeigarren urteurrena ospatu zuen. Jardunaldiaren asmoa bikoitza izan zen. Alde batetik, eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua sortu zeneko hogeigarren urteurrena betetzen denez, giza eskubideen aldeko lanean bi hamarkada eman izana ospatzeko espazioa izan nahi zuen. Bestetik, hausnarketarako eta solaserako gune bat zabaldu nahi zuen, hurrengo hamarkadetan pistak eta orientazioak eskaintzen jarraitzeko. Horregatik bada, jardunaldia hainbat mahai-ingurutan eratu zen, giza eskubideen kultura esparru ugaritan sustatzen diharduten eragileekin, gaiaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aberasteko ekarpenak egin ahal izan ditzaten:

Inaugurazioa

  • Juan José Etxeberria Sagastume, S.I., Unibertsitateko Elkarteko errektoreordea (DU).
  • Gorka Urrutia Asua, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria (DU).

Unibertsitateko institutuak eta giza eskubideen kultura sustatzea

  • Jaime Oraá Oraá, S.I., UNIJESeko burua eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari ohia.

 

  • Eduardo J. Ruiz Vieytez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari ohia.

Unibertsitatea eta gizarte eta politika eragina. Giza eskubideen ikerketarako erronkak

  • Vicenzo Ferrari, Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko zuzendaria.
  • Itziar Ruiz-Giménez Arrieta, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Politika Zientzietako eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea.

Giza eskubideak eta politika publikoak sustatzea. Ekimenak eta proposamenak

  • Jonan Fernández Erdozia, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.
     


  • Mª Teresa Laespada Martínez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko diputatua.

 

Giza eskubideen babeseko erronkak gizarte zibilean

  • Richard Nelson Sierra, Giza eskubideen defendatzailea, Antioquiako Indigenen Erakundea.

  • Patricia Bárcena Molina, CEAR-Euskadiko zuzendaria.

 

  • Mª Mar Magallón Soneira, Alboan erakundeko zuzendaria.

Etorkizuneko erronkak eta gakoak.

  • Bruno Stagno Ugarte, Human Rights Watch erakundeko zuzendari exekutiboaren ondokoa.

 

Jardunaldiko bideo laburpena

 

Argazkiak 

Finantzatzaile :

Logo gobierno vasco

Eskaera informazio