Helburuak
Sareak giza eskubideak aztertzeko proposatzen duen analisi ulerkorra zuzen zuzenean dago bideraturik emaitza praktikoak lortzera. Horrela, irtenbidea eman nahi zaio, tradizionalki giza eskubideei buruzko lanek izan duten gabeziari, izan ere hausnarketa teoriko hutsean zentraturik edo praktikara soilik bideraturik egon baitira.
Horregatik, azterketa teorikotik abiaturik, politika publikoak ezartzeko neurriak bilduko ditugu, erakundeak eta giza eskubideekin lotutako operadoreen jarduerak diseinatzeko. Sareak erantzunak proposatzen ditu XXI. mendean, giza eskubideen arloan, planteatzen diren edo planteatu daitezkeen erronkei aurre egiteko eta sozializaziorako eta irakaskuntzarako bideak ezartzen ditu giza eskubideen balioaz gizartean kontzientzia sustatzera bideratuak.
Aipatutakotik, hauek dira helburu zehatz aipagarrienak:
- Giza Eskubideei buruzko kalitatezko ikerkuntza sustatzea.
- Estatuko eta Europako giza eskubideei buruzko araudien jarraipena egitea eta politika publikoetarako proposamenak egitea eskubideen ikuspuntutik.
- Proposamen metodologikoak eta baliabide didaktikoak ezagutu, ikertu, trukatu eta sortu, giza eskubideen arloan, maila guztietan.
- Trukerako espazioa eta komunikazio bideak sortu, arlo akademikoaren eta gizarte eragileen artean.
- Giza eskubideetan oinarritutako kontzientzia soziala sustatu eta indartu, herritarrek kontzientzia izan dezaten zein eskubide duten.
Jarduerak
Hauek dira Sareak egiten dituen jarduera garrantzitsuenak:
- Ikerlanak egitea giza eskubideek gaur egun dituzten erronkei buruz.
- Topaketa zientifikoak antolatzea.
- Argitalpenak sendotzea.
- Graduondokoak eta prestakuntza programak sustatzea giza eskubideen arloan.
- Giza eskubideen arloko prestakuntzarako teknika berriak diseinatzea, arreta berezia jarrita metodo klinikoetan.
- Politika publikoak diseinatzeko proposamenak sortzea.
Parte hartzaileak
Eskubideen Garaia sarearen barruan 12 ikertalde daude, Consolider-Ingenio 2010 ‘Eskubideen Garaia” proiektua osatzen zutenak, eta 3 talde gehiago ere baditu, unibertsitateen arteko zentro eta erakundeak dira, eta erreferentzia handia dira giza eskubideen arloko ikerkuntza, prestakuntza eta zabalkundean, bai estatuan, bai nazioartean:
1.Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Institutua (Universidad Carlos III, Madrid).
2.“Pedro Arrupe” Giza Eskubideen Institutua (Deustuko Unibertsitatea).
3.Institut de Drets Humans (Universitat de València).
4.Institut de Drets Humans (Catalunya).
5.Giza Eskubideen Behatokia (Universidad de Valladolid).
6.Gregorio Peces-Barba Behatokia (Universidad de Jaén).
7.Centro de investigación de la Efectividad de los Derechos Humanos (Universitat Jaume I).
8.Laborategia: “Sociedad de la Información y derechos humanos” (Universidad de Vigo).
9.Laborategia: “Implementación y eficacia de los derechos sociales” (Universidad de Zaragoza).
10.Observatorio de Investigaciones socio-jurídicas sobre Derechos y Libertades Fundamentales (Universidad de La Rioja).
11.Ikertaldea: “Informática, Lógica y Derecho” (Universidad de Sevilla).
12.Ikertaldea: “La Comparación en Derecho Constitucional” (Universidad de Cádiz).
13.Grupo de Filosofía del Derecho (Universidad de Cantabria).
14.Grupo de Filosofía del derecho y Filosofía política del Departamento de Derecho Público (Universitat Rovira i Virgili, Tarragona).
15.Clínica Legal de la Facultad de Derecho (Universidad de Alcalá).
Ikerrrildoak
Proiektuaren barruan, hamar ikerrildo daude, gaur egungo giza eskubideen erronkei dagozkienak:
- Giza eskubideak testuinguru etiko, politiko eta juridikoan
- Nazioarteko antolamendua eta justizia
- Demokrazia, Gobernantza eta Parte hartzea
- Giza eskubideen ezarpena eta eraginkortasuna
- Kultur Aniztasuna
- Zientzia eta Teknologia
- Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak
- Garapena eta Ingurumena
- Talde ahulak
- Askatasuna eta Segurtasuna
-
Organigrama
Sarearen egitura osatzen duten plataformak –Ikerketa, Prestakunta eta Zabalkundea- aipatutako ikerrildoetan proiektatzen dira. Plataforma horiek, aldi berean, ekintza hauek garatzen dituzte:
Ikerketarako Plataforma: Helburua da ikerketa programa osatzen duten ikerrildoak garatzea, horiek dira, gaur egun, giza eskubideen erronka nagusiak. Beste hainbat ekintza ere burutzen ditu: Age of Human Rights aldizkaria; Eskubideen Garaia agiriak argitaratzea; txostenak egitea “Eskubideen Garaia” (helburu praktikoarekin egindako ikerketak) eta “Eskubideen Garaia" topaketa zientifikoak antolatzea (Sarearen barruko eta kanpoko ikertzaileek hartzen dute parte).
Prestakuntzarako Plataforma: Ikerketa programako emaitzak prestakuntza eta hezkuntza arlora helarazten ditu, bai graduondokoen arloan, bai eskubideei lotutako operadore eta profesionalen prestakuntzan. Hiru ekintza nagusi dira aipagarrienak: Sareak antolatutako graduondokoak, kolektibo eta profesionalentzako eta Klinika Juridikoentzako ikastaroak.
Zabalkundeerako Plataforma: Helburu nagusia da ziurtatzea ekintzak eta lortutako emaitzak transmititzen direla eta horien transferentzia sustatzea erakunde, enpresa eta gizarteak osatutako ardatzean. Hiru ekintza dira aipagarrienak: Web orria eta sare sozialetako kontuak sortzea; Tiempo de los Derechos Urteko Biltzarra antolatzea (Zaragoza 2015, Cádiz 2016) eta HURI AGE argitaratzea, webeko espazioa da eta bertan daude jasota Sarean egiten diren lanak ikerrildoen arabera antolatuta, eta batzuek online sarbide daukate.
Sarearen izaera akademikoak eta osatzen duten taldeen bikaintasunak, HURI-AGE tresna egoki bihurtzen dute, giza eskubideen arloan graduondoko prestakuntza jasotzeko. Ez da harritzekoa, beraz, Sarearen barruan egotea giza eskubideei buruzko Espainiako Master eta Doktoregoetako programa garrantzitsuenak.
Argitalpenak
Sareko zentro eta ikertzaileek, ikerketa jarduera garrantzitsua garatzen dute giza eskubideen arloan eta horrela islatzen da, bereziki, Aldizkari zientifikoetan, bildumetan eta monografietan.
Ikerketa horietako batzuk The Age of Human Rights aldizkarian eta “Tiempo de los Derechos” paperetan argitaratzen dira, gainera beste ikertzaile batzuek lanak ere argitaratzen dira.
Graduondokoak
- Máster en Estudios Avanzados en Derechos Humanos (Universidad Carlos III, Madrid).
- Doctorado en Estudios Avanzados en Derechos Humanos (Universidad Carlos III, Madrid).
- Máster en Derechos Humanos, democracia y justicia internacional (Universitat de València).
- Doctorado en Derechos Humanos, democracia y justicia internacional (Universitat de València).
- Erasmus Mundus Humans Rights Policy & Practice (Deustuko Unibertsitatea).
- Doctorado en Derechos Humanos: Retos Éticos, Sociales y Políticos (Deustuko Unibertsitatea).
Prestakuntza ikastaroak
- Giza Eskubideei buruzko Urteroko Ikastaroa (Institut de Drets Humans de Catalunya).
Gizarte bidezkoagoa, giza eskubideak benetan betetzen dituena, izatea da helburua gizartea eraldatzeko egiten diren ekintza askotan. Horrelako ekimenen oinarri eta helburua baino harago, giza eskubideak jarduteko gida dira, maila eta sektore anitzekoak, izan ere pertsonen bizitzan garrantzitsuak diren arlo guztietan dute eragina. Ez dago legerik, ez dago jarduera publiko edo pribaturik eraginik ez duenik gizakien eskubideetan eta duintasunean.
Ikastaroan aztertuko da zein egoera duten eskubide batzuek gaur egun eta zeintzuk diren eskubideak babesteko mekanismoak. Giza eskubideen urraketaren aurka lan egiten duten kolektiboen eta pertsonen esperientzia jasoko dugu: giza eskubideen alternatibak eta begirada berriak gizartearen benetako eraldaketarako. - Latinoamerikako Lider Indigenak Prestatzeko Programa (Deustuko Unibertsitatea) Latinoamerikako Herrialde Indigenentzako Giza Eskubideetako Prestakuntza Programa 2000tik antolatzen da. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen aldeko Goi-Komisionatuaren eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren lankidetzaren emaitza da programa hau. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren laguntzari esker garatzen da.
Informazio gehiago
Weba: http://redtiempodelosderechos.com/
Twitter: https://twitter.com/Red_HURIAGE
Facebook: https://www.facebook.com/huriage