Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 23Bilboko Campusa

Deustuk bat egin du euskararen normalizazioa sustatzeko Korrikaren “Aro berriari, klika” ekimenarekin

Deustuko Unibertsitateak, hainbat arlotako beste 30 eragile sozialekin batera, “Aro berriari klika” ekimenarekin bat egiteko konpromisoa sinatu zuen martxoaren 23an. Ekimena Korrikak sustatzen du erakundeetan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin. Ekitaldian, Elixabete Pérez Gaztelu, Euskal Gaien Institutuko zuzendaria, izan zen Deusturen izenean.

Deustuko Eleaniztasuneko II. Plan Gidaria 2018-2022 proiektuaren barruan garatuko da “Deustuko klika” eta helburua da unibertsitateko ekitaldi publikoetan euskararen ahozko erabilera areagotzea. Hori dela eta, aztertu egingo da zein den euskararen erabilera Deustuko Unibertsitateko ekitaldi publikoetan eta gida bat egingo da bi hizkuntza ofizialen erabilerarako proposamenekin.

Argibide gehiago: http://www.korrika.eus/cas/
http://www.albaola.com/es/site/noticias-es/254/aro-berriari-klika