Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 09Bilboko Campusa

Deusto Turismon ibilbide dual berrietako klaseak hasi dira

Turismoko Graduko ibilbide dualen lehen promozioa hasi da. Bilboko eta Donostiako campusetako 30 ikaslek Unibertsitateko prestakuntzari ekin diote. 7 astetan klaseak eta bisita teknikoak izango dituzte, eta, ondoren, proiektu dual honetan kolaboratzen duten turismo sektoreko enpresetan ikasten jarraituko dute.

Deustuko Turismo Sailak ibilbide dual berri bi jarri ditu abian azken mailako (4. maila) ikasleak egungo turismo sektoreko lanbide inguruneetara hurbiltzeko. Bi proposamen diseinatu dira, enpresek gaur egun gehien eskatzen dituzten profil profesionalen arabera: Hotelen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Kudeaketa e-Turismoan. Lehen klaseak irailean hasi dira.

Ibilbide dualetako ikasleak prestakuntza espezifiko eta intentsiboa egiten hasi dira ikasgelan, gai desberdinetako irakasleekin eta profesionalekin. Denbora hori igaro ondoren, azken ikasturteko zati handi bat emango dute esleitu zaien enpresak/erakundeak proposatutako erronkari irtenbidea aztertzen, ebazten eta ezartzen (ibilbide bakoitzaren arabera).

Hain zuzen ere, horixe da dualtasunaren gakoetako bat da, Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko lankidetza, ikasleei bi ingurune desberdinetako ikaskuntza eskaintzeko (ikasgela eta enpresa), irakasteko metodologia berritzaileen bidez, hala nola design thinking, erronketan oinarritutako ikaskuntza edo learning by doing metodoa erabiliz.