Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko azaroak 16Bilboko Campusa

Deustu Tolerantziaren aldeko Udalerrien urteroko lehenengo topaketan

Tolerantziaren aldeko Egunaren (azaroak 16) ospakizunen eta Tolerantziaren aldeko Udalerrien programa markoaren barruan, Tolerantziaren aldeko Udalerrien urteroko I. topaketa antolatu zen, tolerantziaren garrantzia eta udalek pertsona guztien giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen aitorpenean duten papera aditzera emateko. Topaketa Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren egoitzan izan zen eta 16 udalerritako ordezkari politiko eta tekniko bertaratu ziren (Bartzelona, Bilbao, Burgos, Cartagena, Castelló, Collado Villalba, Fuenlabrada, Guadalajara, La Almunia de Doña Godina, Lorca, Malaga, Olivenza, Sabadell, Valentzia, Valladolid eta Gasteiz). Topaketa horren egitarauaren barruan, Eduardo J. Ruiz Vieytez eta Gorka Urrutia Asua Deustuko Unibertsitateko irakasleek tailer bat zuzendu zuten: “Claves para políticas locales inclusivas con la diversidad religiosa”.

Tolerantziaren aldeko Udalerriak tokiko gobernuei aniztasun erlijiosoa era demokratiko, inklusibo eta pluralean kudeatzen laguntzeko programa bat da. Programak erlijio aniztasuna kudeatzeko oinarrizko printzipio eta helburuen aplikazioarekin Udalerriek duten konpromisoa agerian jarri nahi du. Printzipio eta helburu horiek Gutun batean daude jasota eta sinatzen duten udalerriei beharrezko tresnak eta baliabideak ematen zaizkie, errealitate horren eguneroko kudeaketa hobetzeko. Pluralismo y Convivencia Fundazioaren ekimen bat da, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioarekin laguntzarekin eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuaren babesarekin.