Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2014ko uztailak 01Bilboko Campusa

Deustuk turismo eta ostalaritzako 500 zuzendari baino gehiago prestatuko ditu

Deustuko Unibertsitateak turismoko eta ostalaritzako bostehun zuzendaritik gora prestatuko ditu Marokon, Turkian eta Qatarren datorren ikasturtetik aurrera. Hori da punturik aipagarrienetako bat gaur, uztailak 1, Deustuko Unibertsitateak eta Hostalion enpresak sinatu duten lankidetza hitzarmenean. Hostalion erreferentziako enpresa da nazioartean ostalaritza eta jatetxe sektoreko zuzendarien prestakuntzan.

Hitzarmenaren barruan, Master in Hospitality Business Management graduondokoa ematea itundu da. Datorren ikasturtean hasiko da ematen –frantsesez edo ingelesez, tokiaren arabera–, Casablancan, Istanbulen eta Dohan.


Turismoa gorantz doan sektorea da herrialde horietan eta master berri honek goi zuzendaritzan dituzten prestakuntza beharrei erantzungo die. Hitzarmen honek berretsi egiten du Deustuko Unibertsitateak turismo, ostalaritza eta hospitality arloetako prestakuntza espezializatuan duen ibilbide sendoa eta izen ona.