Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko apirilak 29Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak 750. 000 euroko funts berezia sortu du, COVID-19ak jotako ikasle eta familiei laguntzeko

Deustuko Unibertsitatean, egoera ahulenean dauden familia eta ikasleekin dugun konpromisoari eutsiaz, jakitun gaude nolako ondorio larriak ekarri dizkion COVID-19ak gizarteari oro har eta gure unibertsitateko elkarteari bereziki. Horregatik, laguntzetarako aparteko funts bat sortu dugu 750.000 euroz hornituta 2020-21 ikasturterako. Funtsa COVID-19aren eraginik handiena izan duten ikasle eta familiei laguntzeko erabiliko da. Lanean jarraitzen dugu funts hori beste eragile batzuen ekarpenekin osatu ahal izateko - Erakundeak, enpresak, fundazioak, ikasle ohiak eta abar -, guztira 1.250.000 euro lortu arte.

Funts berri hau Unibertsitateak ikasleentzako beketarako urtero bere funts propioetatik ematen dituen - eta aurrerantzean ere emango dituen - 2.500.000 euro baino gehiagoko kopuruari gehituko zaio. Ekimen berri hau gehituko zaio ikasturte honetan dagoeneko hartu diren neurri bereziei, alegia, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei hileko kuoten ordainketa errazteko bideratu diren ohorezko maileguei eta ordainketen malgutzeari.

Deustu gizarte ekimeneko unibertsitatea izaki, gure helburua da ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bermatzea eta unibertsitatean ikasi nahi duen orok hori egin ahal izatea, bere egoera ekonomikoa sartzeko oztopoa izan gabe.