Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 18Bilboko Campusa

Dolores Morondo Taramundi , Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertaldeko ikertzaile nagusia, European Equality Law Network delakoan Estatu mailako aditu izendatu dute.

Valentziako Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradun Amparo Ballester Pastorren lekuan sartu da, azken horrek beste ardura batzuk hartuko baititu Lan Ministerioko Gabineteko Buru gisa. Genero berdintasuneko eta sexu-diskriminazioaren kontrako Europako Aditu juridikoen Sareak Europako batzordeari ematen dio informazioa, gai horren inguruko europar legeriaren transposizio eta ezarpenaren inguruan. Estatu espainiarreko beste aditua Lorenzo Cachón Rodríguez irakaslea da, Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Soziologiako katedraduna eta immigraioaren kudeaketan ospe handiko aditua.

Sareari buruzko argibide gehiago hemen: www.equalitylaw.eu