Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 11María Irazusta AstiazaranDonostiako Campusa

Komunikazio saileko jardueren eta ekintzen

Hauek dira asteko jarduerak:

- Martxoak 12, asteartea. Donostiako San Telmo Museoan, "Heriotza. Ante la muerte" erakusketaren inaugurazioa izango da. Gure saileko irakasleak, José Ángel Achón Insausti, erakusketan aktiboki parte hartu du, aipatutako museoaren eta gure Fakultateko Euskal Gaien Institutuaren arteko lankidetza hitzarmen baten esparruan.

- Martxoak 15, ostirala, goizeko 8etan. Mirari Perez Gaztelu mediku foniatrak "Ahotsa komunikazio mintzatuan" izeneko hitzaldia egingo du. "Ahozko komunikazioaren lantegia" ikasgaiko Komunikazioko graduko 2. mailako ikasleentzat batez ere bideratua egon arren, ateak zabalik ditu etorri nahi duen orok.

Joan den astean, ondoko ekintzak antolatu ziren:

- Martxoak 1, ostirala. Komunikazio, Zuzenbide eta Komunikazio, Komunikazio eta IEMKT eta Turismo titulazioetako 1. mailako ikasleak, ekintzailetzari buruzko saio baterako Tokiski aretora joan ziren. Bertan, Asun Ibáñezek, Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioaren arduraduna, eta Irigo Iriatek, ekintzaile gazte gipuzkoarra, hitzaldi bat egin zuten. Saio inspiratzailea eta ikasleen artean oso ondo baloratuta izan izan.