Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 13Bilboko Campusa

Nazioarteko mintegia “Egoera bereziki kalteberan dauden errefuxiatuen babesa mugan, bidaian eta helmugan”

BBVA erakundeko 2018ko Ikertzaile eta Kultur sortzaileentzako Leonardo Beka proiektuaren esparruan, Encarnación La Spinak zuzendutako proiektuaren gainean (“Egoera kalteberan dauden errefuxiatuen babes juridikoa eta horren eragina integrazio prozesuetan” erref. IN[18]_ECC_DER_0066), mintegi bat egin zen, 2020ko otsailaren 11n eta 12an, gai honi buruz, “Egoera bereziki kalteberan dauden errefuxiatuen babesa mugan, bidaian eta helmugan”.

BBVA erakundeko 2018ko Ikertzaile eta Kultur sortzaileentzako Leonardo Beka proiektuaren esparruan, Encarnación La Spinak zuzendutako proiektuaren gainean (“Egoera kalteberan dauden errefuxiatuen babes juridikoa eta horren eragina integrazio prozesuetan” erref. IN[18]_ECC_DER_0066), mintegi bat egin zen, 2020ko otsailaren 11n eta 12an, gai honi buruz, “Egoera bereziki kalteberan dauden errefuxiatuen babesa mugan, bidaian eta helmugan”.

Mintegiak migrazio eta asilo arloko ikertzaile eta aditu ospetsu asko bildu zituen, arlo nagusi hauetakoak: zuzenbide konstituzionala, nazioarteko zuzenbidea, zuzenbidearen filosofia, eta psikologia, gizarte hezkuntza eta soziologia. Hona hemen ikertzaile horien jatorrizko unibertsitateak: Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Almeriako Unibertsitatea, Rovira i Virgili Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Comillas Unibertsitate Pontifikala eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Egoera kalteberak migrazio inguru globaletan, epe luze eta laburrera, salbuespenak barik, gero eta gehiago izango dira. Horrek eragile juridikoei, instituzioei eta akademikoei erronka juridiko berriei aurre egin behar izatea ekarri die, ahultasunaren azpian dauden arrazoi zehatzak eta testuinguruari egokituak lortzeko. Hainbat foro eta nazioarteko organismotatik (ACNUR, NBE eta Europar Batasunetik bertatik), ekiteko estrategia global berri bat jarraitu beharra azpimarratzen da, konpromiso sozial eta juridiko handiagoa eskatzeko eta giza mugikortasunaren behar berezi eta espezifikoei erantzuteko, egoera ahulean dauden horien beharrei bereziki.

Horretarako, mintegiaren gai nagusiak hauek izan dira: kalteberatasunaren kontzeptuaren gaineko kritika teoriko-politikoa, babesaren esparru juridikoa eta horrek jurisprudentzian duen irismena, ez bakarrik “kolektibo ahulentzat”, baita egoera ahulean edo intersekzionalean egon daitezkeenentzat. Amaitzeko, eragile sozial eta akademikorekin kontrastatu da harrera-integrazio prozesuetan kasuak banaka aztertu beharra dagoela, Auzolana Programa edo Bizkaiko Foru Aldundiko Goihabe Programa bezalako ekimen berritzaileen eskutik. Azken horren txostena Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko HARRERA taldeko partaide batzuek egin zuten.


Programa
 

Ikusi komunikazio programa