Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko abenduak 17Bilboko Campusa,

Europar migrazio itun berriari buruzko web-mintegia. Eta orain zen?

Europako Batzordeak EBren Migrazio eta Asiloko Itun berria aurkeztu zuen irailaren 23an, Europako migrazioa kudeatzeko politika erkidea ezarri nahirik. Dokumentuak aitortzen du egungo sistemak ez duela dagoeneko funtzionatzen. Eta, azken bost urteetan, EB ez da gai izan arazoa konpontzeko. 

Itunaren proposamen berriak, oraindik berretsi gabeak, gabezia horiek bete nahi zituen. Atzean utzi nahi zituen disuasio-politika, eustekoa eta migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak kriminalizatzekoa. Baina ez da ez humanoagoa ez humanitarioagoa. Berriro ere etsigarria da. Eta beste aukera galdu bat ez ote?

Abenduaren 17an, Migratzailearen Nazioarteko Egunaren bezperan, Giza Eskubideen Institutuak, Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundearen laguntzarekin, itun hori eta horren ondorioak aztertuko ditu babesa eta segurtasuna baino nahi ez duten milaka pertsonaren bizitzan.
Horretarako, pertsona hauek hurbilduko dira: Raquel González, Mugarik Gabeko Medikuen Kanpo Harremanetako arduraduna; Joana Abrisketa, Zuzenbideko doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Europar Politiketako aditua; Cristina Churruca, Nazioarteko Harremanetako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko NOHA Masterreko zuzendaria, eta Patricia Simón, migrazio eta errefuxiatuen gaietan espezializatutako kazetaria. 19:00etan izango da.
Doako web-mintegi horretan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Izena ematea.