Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
02 martxoa, 2020Bilbao

Deustuko Unibertsitateko Turismoko graduko ikasleek gipuzkoar turisten jokabide arduratsua

Bidaiari gazteak arduratsuagoak al dira? Inkestatuen % 75ek nahiago dute bidaia beren kasa planifikatzea eta % 60k dio nahiago dituela esperientzia berriak dagoeneko ezagutzen dituen turismo helmugak baino. 

- % 67k dio guztiz ados dagoela “edozein helmugatan bertako tradizioak, erlijioa, janzkera eta komunikazioa errespetatzearekin”.

 

24 otsaila, 2020Donosti

Komunikazioko, Turismoko, Gizarte Laneko eta Zuzenbide + Komunikazioko gradudun berriak izendatzeko ekitaldia Deustuko Unibertsitatean

Joan den otsailaren 22an, larunbata, izan zen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismoko, Gizarte Laneko eta Komunikazioko 73 gradudun berrien eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko eta Zuzenbide Fakultateko Zuzenbidea + Komunikazioa gradu bikoitzeko 18 gradudun berrien izendatze ekitaldia, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

20 otsaila, 2020Bilbao

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera unibertsitateek bakearen eta justiziaren sustapenean (16. GJH) duten eraginari buruzko Times Higher Education foroari Deustun

Ekitaldiaren ondorioei dagokienez, Jose Maria Guibert errektoreak zehaztu du bidegabekeriak gainditzeko modua txikienen heziketa dela: "Bake eta etika programak erabakigarriak izango dira". Deustuk 5 kontinenteetako 17 herrialdetako 150 pertsona baino gehiago bildu ditu ekitaldi global honetan, eta hizlarien artean nazioarteko liderrak izan dira.

13 otsaila, 2020Bilbao

Nazioarteko mintegia “Egoera bereziki kalteberan dauden errefuxiatuen babesa mugan, bidaian eta helmugan”

BBVA erakundeko 2018ko Ikertzaile eta Kultur sortzaileentzako Leonardo Beka proiektuaren esparruan, Encarnación La Spinak zuzendutako proiektuaren gainean (“Egoera kalteberan dauden errefuxiatuen babes juridikoa eta horren eragina integrazio prozesuetan” erref. IN[18]_ECC_DER_0066), mintegi bat egin zen, 2020ko otsailaren 11n eta 12an, gai honi buruz, “Egoera bereziki kalteberan dauden errefuxiatuen babesa mugan, bidaian eta helmugan”.