Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kalitateko politika eta helburuak

Europako Unibertsitate Eremua kalitatearen, mugikortasunaren, aniztasunaren eta lehiakortasunaren printzipioen inguruan antolatzen da, eta helburu estrategikoak lortzera bideratzen da, besteak beste: titulazioen sistema parekagarria eskuratzea, kalitatea bermatzea, unibertsitate ikasketak bi mailatan egituratzea (graduak eta graduondoak) eta Kredituen Transferentziarako Europako Sistema ezartzea (ECTS kredituak).

Fakultateak ziurtuta du Kalitateko Barne Bermeko Sistema bat du ezarrita, ANECAren AUDIT gidalerroei jarraiturik. Sistema horrek etengabeko hobekuntzaprozesua du, prozesuen adierazleen analisiaren eta horretarako zehaztutako sistematikaren bidez.
Deustuko Unibertsitatearen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitateko elkarteko interes talde guztien gogobetetasunak lortzea, ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.

Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:

  • Taldean lan egitea, fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitateko Barne Bermeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
  • Informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea, Fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.
  • Prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
  • Prozesuak fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo erregelamenduen betekizunetara bideratzea eta egokitzea.

 

Ikusi DUren kalitate politika, osorik

Eskatu informazioa