Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

demelsa benito sanchez

img

demelsa benito sanchez

Kategoria:
Doktore arduraduna
Formakuntza akademikoa:
Zuzenbidean doktorea
Posta elektronikoko helbidea:
Curriculum Vitae - PDF

Deustuko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle laguntzaile doktorea (2013ko irailetik).Salamancako Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua (2004), unibertsitate berean doktoregoa egina (2010) tesi honekin: “El delito de corrupción de funcionarios públicos extranjeros. Un análisi del Código Penal”, Europako doktore aipamenarekin. Tesi horrek Salamancako Unibertsitateak emandako doktoregoko sari berezia lortu zuen.Doktoregoko ikerketa egiteko, unibertsitateko irakasleak prestatzeko beka bat jaso zuen (FPU), Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak finantzatua, baita Deutscher Akademischer Austausch Dienst (Truke Akademikoko Alemaniar Zerbitzua) erakundeko ikerketa beka bat ere. Ondoren, doktorego ondorengo atzerriko egotaldia egiteko laguntza ere jaso zuen, Espainiako Hezkuntza Ministerioak emana. Zigor zuzenbideko prestakuntza zabaldu du Zigor Zuzenbideko Institutuan ikerketako hainbat egonalditan eta prozesu eta zigor arlokoa Koloniako Unibertsitatean (Alemania). Ikerrildoen barruan ad hoc prokuradoretzan ere egon da: Peruko Fujimori-Montesinos kasuan eta Parmako Unibertsitatean (Italia). Bere ikerrarloak, batez ere, ustelkeriarekin lotutako delituei dagozkienak dira. Gai horren inguruan hainbat argitalpen ditu, monografia bat, beste batzuen artean: El delito de corrupción en las transacciones comerciales internacionales. Beste ikerrildo batzuk nazioarteko zigor zuzenbidearekin (erasoko krimena) eta kriminologiarekin (delitu-joerak neurtzeko tresnak) daude lotuta.Hainbat gairen inguruko klaseak, mintegiak eta hitzaldiak eman ditu zigor zientziei buruz unibertsitate eta Europako eta Latinoamerikako erakundeetan. Horrez gain, estatu eta Europa mailako ikerketa proiektuetan parte hartu du. Esperientzia zabala du I+G+Bko jarduerak antolatzen eta deialdi publikoen bidez finantzatutako I+G+Bko estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutan ere parte hartu du.Lehenago, irakaskuntza eta ikerketako praktiketako postuak bete zituen Salamancako Unibertsitatean eta irakasle elkartua izan zen unibertsitate horretan.Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako irakaskuntza eta ikerketako jardunaren aldeko ebaluazioa, irakasle laguntzaile doktore lanean, 2012ko urriaren 19an.Deustuko Unibertsitateko Diseinu eta Plangintzako Label 1eko ziurtagiria, Zehatzeko ahala eta zuzenbideko estatua, Delituaren teoria eta bere ondorio juridikoak eta Delituak, faltak eta horien zigorrak irakasgaietarako, 2014ko urtarrilean.Iustel Zigor Zuzenbideko Aldizkari Orokorreko Erredakzio Kontseiluko kidea da 2008tik.Fundación Internacional de Ciencias Penales erakundeko kidea da 2013ko maiatzetik.Abokatutzan, abokatu laguntzaile izan zen MBL Asesoría Jurídican, Salamancan (2010-09-01etik 2011-05-31ra), Zigor Zuzenbidean (bereziki, pertsonen kontrako, jabegoaren kontrako, osasun publikoaren kontrako eta bide-segurtasunaren kontrako delituak eta faltak) eta Zuzenbide Zibilean (bereziki, familia zuzenbidea, ondorengotzak, eskubide errealak eta prozedura monitorioak).

Bulegoa: ()

 Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduakLekua
Asteartea12:00 - 13:00278
Asteazkena12:00 - 13:00278
Asteartea
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
12:00 - 13:00
Lekua
278
Asteazkena
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
12:00 - 13:00
Lekua
278