Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

leire arrieta alberdi

img

leire arrieta alberdi

Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
Historia Garaikidean Doktorea. Geografia eta Historian Lizentziatua
Posta elektronikoko helbidea:

LEYRE ARRIETA ALBERDI Geografia eta historiako lizentziatua da eta Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta Donostiako campusean irakasten du.Komunikazioko Graduan irakasten du. Zehazki irakasgai hauek ematen ditu: Egungo Mundua (graduko 1. mailan, euskaraz), Egungo errealitatea interpretatzeko bideak (graduko 2. mailan, euskaraz) eta Gizarteko auzi eta dilemak I (graduko 3. mailan, euskaraz). Argitalpenetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren agirien fondoaren inguruan aritu da ikertzen, baita euskal abertzaletasunaren sinboloen inguruan ere. Ikerketako seiurteko bi ditu (2013, 2018).Komunikazioko ikertaldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzak A kategorian aitortua, eta unibertsitateen arteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du.Ikerketako beste interes batzuk hauek dira: musikaren sinbologia, hedabideen papera errealitateari erreparatzeko orduan eta, oro har, Euskal Herriko historia garaikidea eta gaur egungoa.

Bulegoa: (Bilboko Campusa)

 Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduakLekua
Asteartea15:00 - 16:30Bulegoan
Osteguna15:00 - 16:30Bulegoan
Asteartea
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
15:00 - 16:30
Lekua
Bulegoan
Osteguna
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
15:00 - 16:30
Lekua
Bulegoan