Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak: Ingeles Ikasketak

Zertan datza gradu bikoitza?

Aurkezpena

Hizkuntza, kultura eta literatura interesatzen zaizkizu?

Euskaraz eta ingelesez ahoz zein idatziz ondo moldatu nahi baduzu, testuak idazteko, itzultzeko eta zuzentzeko prestakuntza jaso nahi baduzu, euskal kulturak globalizazioan bizi duen egoerari buruz hausnartu nahi baduzu edo euskararen eta ingelesaren hizkuntza aldagaiez gozatu nahi baduzu, hau zure neurrira egindako gradu bikoitza da.

Uztartu tokikoa eta nazioartekoa

Ikuspuntu aberatsagoa izango duzu tokiko eta nazioarteko kulturez aldi berean lan egitean, eta, gainera, lanean hasteko aukerak biderkatu egingo zaizkizu.

  • Euskal hizkuntza eta ingelesa izango dituzu ardatz eta atzerriko hirugarren hizkuntza baten (frantsesa, alemana, txinera edo arabiera) oinarrizko ezagutzak jasoko dituzu.
  • Euskararen, ingelesaren eta gaztelaniaren artean itzultzeko behar diren gaitasunak eskuratuko dituzu.
  • Hizkuntza, kultura eta gizarte desberdinek haien artean duten harremanean sakonduko duzu.
  • Hizkuntzak eta kulturak genero eta talde sozialen artean harreman parekideagoak eraikitzeko tresnak izan daitezkeela ikasiko duzu.
     
Metodologia dinamikoa eta parte hartzekoa

Aurrez aurre ikasiko duzu, goizez. Paper aktiboa izango duzu gelan eta gelatik kanpo eta tutore baten laguntza izango duzu uneoro.

Horretarako, hainbat jarduera bateratuko dituzu:

  • Irakasleek eta ikasleek azalpenak egitea gelan
  • Mintegietan parte hartzea
  • Lantegiak
  • Eztabaidak
  • Azterketa kritikoak egitea
  • Hausnarketak eta eztabaidak batera egitea
  • Azterketak egitea
  • Bakarkako eta taldeko lanak eta txostenak egitea
  • Kasu praktikoen azterketak eta eztabaidak