Gradu bikoitz berritzailea unibertsitate eremuan
Nazio mailako eta nazioarteko politika, ekonomia eta gizarte gaiak interesatzen bazaizkizu; horrez gain, prestakuntza juridikoa jaso nahi baduzu; nazioarteko bokazioa eta gaur egungo nazio mailako eta nazioarteko gertakariak aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna baduzu; informazioaren erabileran eta giza harremanetan trebea bazara eta nazioarteko harremanetako legelari aditua izan nahi baduzu; ahalegin berezia egiteko prest bazaude, orduan gradu bikoitz hau zeure neurrira eginda dago.
Gradu hau ikastean, gure inguruan berritzailea den baina AEB eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetan tradizio sendoa duen gradu bikoitz batean graduatzeko abantaila izango duzu.
Etorkizuneko profesionalak
Gai izango zara nazioarte mailako egoerak aztertzeko eta interpretatzeko, eta kulturen arteko bitartekaritza eta aholkularitzarako behar diren tresnak izango dituzu eskura. Era guztietako testu juridikoak interpretatzen, erabiltzen eta idazten ikasiko duzu; eta nazioarteko esparruan diharduten erakunde publiko eta pribatuetan gertatu ohi diren egoerei egoki aurre egiten. Oratoria, negoziazio eta lidergoko trebetasunak garatzeko aukera izango duzu, ezinbestekoak baitira testuinguru konplexuetan gertatzen diren nazioarteko arazoak kudeatzeak eskatzen dituen erronkei aurre egiteko.
Helburua da profil bikoitz bat izanik prestatzea: alde batetik, nazioarteko harremanetako aditu gisa hainbat esparrutan (politika, ekonomia, etab.), justizia, elkartasuna, demokrazia edo giza eskubideen defentsa bezalako balioak defenditzen; bestetik, legelari aditu gisa, nazioartean fidagarritasun juridikoari esker, arazoak ebazten.
Prestakuntza berritzailea, ikaslea oinarri harturik
Aurrez aurre ikasiko duzu, goizez. Paper aktiboa izango duzu gelan eta gelatik kanpo eta tutore baten laguntza izango duzu uneoro. Zure prestakuntzan hainbat jarduera bateratuko dira:
- irakasleen eta nazioarteko harremanetako esparruetan lanean diharduten profesional adituen gelako azalpenak.
- Eztabaida eta mintegietan parte hartzea.
- Bakarkako eta taldeko lanak eta txostenak egitea.
- Kasu praktikoen azterketak eta eztabaidak.
- Azterketak egitea.