Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea

Ikasketa plana

Zure prestakuntza - Hizkuntzak

Gradu elebiduna

Gradua osatzen duten 240 ECTSak honela banatzen dira: oinarrizkoak, nahitaezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak eta gradu amaierako lana.

Gradu elebiduna da, ingelesez eta gaztelaniaz: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk ingelesez ikasiko dituzu. Horrela, hizkuntza gaitasunak sendotuko dituzu eta hizkuntza bietan ondo moldatzen ikasiko duzu. Hori ezinbestekoa da, nazioarteko harremanen munduan murgiltzeko.
Ikasketa planean ikusiko duzu zein hizkuntzatan ikasiko duzun irakasgai bakoitza.

Hizkuntzak lan-tresnak izango dituzu; hori dela eta, atzerriko hirugarren hizkuntza baten B1 maila ziurtatu beharko duzu (frantsesean, alemanean, txineran edo arabieran).

Nola daude antolatuta ikasketak?

1. maila: nazioarteko harremanen oinarriak ikasiko dituzu, baita Zuzenbidearen oinarriak eta hizkuntza ere. Horiek guztiek lagunduko dizute nazioarteko gizarteak zelan funtzionatzen duen ulertzen.

2. eta 3. mailak: nazioarteko harremanen sistemaren konplexutasuna ulertuko duzu, bertan sortzen diren harremanak eta gatazkak, baita zein planteamendu teorikoren arabera interpretatzen diren ere.

4. maila: seihileko bat emango duzu atzerriko unibertsitate batean, eskualde ikasketetako arloko ezagutzak zabaltzeko. Gainera, nazioarteko politika eta gatazken arloan ere sakonduko duzu, eta oinarrizko trebetasun praktikoak eskuratuko dituzu: lidergoa, edo negoziazio gaitasuna.

5. maila: hautazko irakasgaien artean aukeratuko duzu eta gradu amaierako bi lan egingo dituzu: bata, Nazioarteko harremanetakoa; eta, bestea, Zuzenbidekoa.

Gradu elebiduna

Ikasketa planaren barruan, oinarrizko, nahitaezkoa, hautazko irakasgaiak eta gradu amaierako lana daude.

Gradu bikoitz elebiduna da, ingelesez eta gaztelaniaz: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk ingelesez ikasiko dituzu. Horrela sendotuko dituzu hizkuntza gaitasunak eta hizkuntza bietan erraz eta bizkortasunez moldatzen ikasiko duzu. Hori ezinbestekoa da, nazioarteko harremanen munduan murgiltzeko.