Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

mikel atxa elordui

img

mikel atxa elordui

Formakuntza akademikoa:
Euskal Filologian lizentziaduna
Posta elektronikoko helbidea:

MIKEL G. ATXA ELORDUI Filosofia eta Letretan lizentziaduna da (Euskal Filologian) Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle enkargatua da, eta Bilboko eta Donostiako campusetan irakasten du. Hurrengo graduotan irakasten du: Hizkuntza Modernoak, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa, Euskal Filologia, eta Giza Zientzietan. Euskal Hizkuntza I eta Euskal Hizkuntza II irakasgaiak ematen ditu euskaraz.Bestalde, Masterreko Practicumeko Tutorea da Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitatean (euskaraz), hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Unibertsitate Masterrean. Bere argitalpenetan, gai hauek landu ditu: euskararen irakaskuntza, eta unibertsitate-testuen itzulpena eta zuzenketa. Azken urteotan, aipaturiko graduetan aritu da lanean.