Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Euskal Filologia

Lan irteerak

Aukera ugari eskaintzen dituzten ikasketak

Euskal Filologiako gradudunek enplegua lortzeko aukera handiak dituzte; hainbat arlotan lan egiteko aukera dute, hainbat zeregin eta funtzio betetzeko aukera; izan ere, prestakuntzaren bidez, profil malgua eta gaur egungo gizartearen eskari ugariei egokitua eskuratzen dute. Ondorioz, tituludunen enplegagarritasun maila ia osoa da.

Jarduera arloak:
 
  • Itzulpengintza eta interpretazioa
  • Bigarren Hezkuntzako eta batxilergoko irakasle lana
  • Irakasle lana hizkuntza akademietan, euskalduntzean eta alfabetatzean.
  • Argitalpenen industria eta komunikabideak: idazle, erredaktore, dokumentalen gidoilari lanetan. Estilo liburuak idazten, egokitzen eta itzultzen, proba zuzentzailearen, literaturako aholkulariaren, argitalpen kudeaketaren lanetan.
  • Hizkuntza teknikaria: hizkuntza politika, kultura bitartekotza, erakunde eta enpresentzako aholkularitza.
  • Sareko hizkuntza baliabideak: testu corpusak, hiztegiak, gramatika kontsultatzeko tresnak.

Enplegu zerbitzua

Deustuko Unibertsitatea aitzindari izan da Euskal Filologiaren ikasketetan eta ibilbide luzea izan du horretan; horrek erakusten du unibertsitateak duen prestigioa. Hori dela eta, hainbat eta hainbat enplegu eskaintza heltzen dira fakultatera, Euskal Filologiako tituludunak eskatzeko.

Deusto Alumni elkarteak ere lan merkatuko sarrera errazten du, bai eta enplegu arloko orientazioa eta legezko aholkularitza ere. Zure ekintzaile espiritua garatzen laguntzen dizugu, eta, nahi izanez gero, daukazun enpresa proiektua gauzatzen laguntzen dizugu.

Gainera, DeustuLan Laneratzeko Zentro Integralak laguntza emango dizu lehen enpleguetan eta aholkuak emango dizkizu zure interes eta prestakuntzetara egokitzen den lan eremuaren gainean. Hemen laneko elkarrizketa bat egiteko, curriculum vitaea prestatzeko eta enplegua bilatzean jakin beharreko beste alderdi batzuetan laguntza jasoko duzu.

Osagarri gisa, Enplegu Foroa antolatzen dugu urtero; espazio horretan, enpresekin jar zaitezke harremanetan, CVa entrega dezakezu, aurkezpen, mintegi eta lantegietara joan zaitezke eta, nahi izanez gero, hautaketa prozesuetan parte har dezakezu.
 
DeustoAlumni informazio gehiago